Saltatu

Etxean haurrentzako urtebetetze-festak egiteko ideiak

Haurrentzako urtebetetze-festa bat etxean egiteko inspirazioa aurkitzea batzuetan ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izaten, baina dekorazio-ideia hauekin oso erraza izango da. Jarraitu aholkuak!

Etxean haurrentzako urtebetetze-festak egiteko ideiak
Etxean haurrentzako urtebetetze-festak egiteko ideiak

Haurrentzako urtebetetze-festak etxean antolatzea, batzuetan, benetako sormen-erronka izan ohi da. Zenbait haur egongelan batu eta hainbat orduz entretenituta izatea da helburua, baina… nola? Garrantzitsuena askari bat prestatzea eta guztiak batera entretenituko diren hainbat joko eta plan izatea da. Apuntatu dekorazio-ideia hauek haurrentzako urtebetetze-festa bikain bat prestatzeko!

1- Haurrentzako urtebetetze-festak: askari itzela

Haur-talde batentzat gutxi izango dira “askari mundial” bat baino plan hobeak. Paperezko mahai-zapia (ondoren bota ahal izateko eta orbanez arduratu ez zaitezen), platerak, kartoizko edalontziak, lastoak… Gailetez, gozokiez edo zukuaz gozatzeko behar duzun guztia, egun berezia da eta!

Izan janaria beti mahaian edo zoaz pixkanaka ateratzen, askariaz gain, beste jolas eta plan batzuk egiteko asmoa baduzue. Gainera, poltsatxoak presta ditzakezu gozokiekin edo krispeta bereziekin urtebetetze-festarako, haur bakoitza bere urtebetetzeko askari zatitxotik urrundu gabe mugitu ahal izateko etxean barrena

2- Haurrentzako urtebetetze-festa ipuin-kontalari eta guzti

Haurrek txikitatik jakin behar dute irakurtzea ez dela plan aspergarri bat, bai zera!

Haurren adinaren arabera, aukera ugari daude haurrentzako urtebetetze-festako irakurketa-garairako: irakurtzen badakite dagoeneko, bakoitzak kapitulu bat irakur dezaten eska diezaiekezu edo bat irakurtzen ari dena narrazio gisa hartu eta gainerakoek hori antzez dezatela eska diezaiekezue. Haur oso txikiak badira, ipuin-kontalariak izan zaitezkete eta guztiak batera eserarazi eta istorio desberdinak konta diezazkiekezue.

IKEA-ko liburuak modu zoragarria dira irudimena bultzatu eta ikasten dibertitzeko. Hartu aintzat plan hau haurrentzako urtebetetze-festetarako super ideia gisa!

3- Marrazkiak egin eta margotzeko irudimenerako txokoak

Haur gehienek asko maite dute marraztea, eta hori ideia ikaragarria izan daiteke haurrentzako urtebetetze-festa baterako.

Orbanik egin ez dezaten, bete etxea zirrimarrez betetako folioekin edota, hainbeste paper alferrik ez galtzeko, alternatiba oso eraginkorra dugu. LUSTIGT gisako zenbait paper bilkari oso egokiak dira egoera hauetarako, koloretako arkatzekin eta margoekin entretenitzeko alfonbra handi bat sor dezakezulako. Oso luzea denez, gutxi gorabehera 10 bat metro, txikienek nahi beste leku izango dute irudimena askatzeko. Gainera, produktu ideala eta praktikoa da, oso erraza delako jartzeko eta kentzeko.

IKEA-ko haurrentzako jokoak

4- Ikasteko eta ongi pasatzeko jokoak

Etxean urtebetetze-festa handi bat antolatzeko beste aukera bat joko hezigarrien aldeko apustua egitea da.

Betiko jarduerez gain, badira, adibidez, SKOGSLIV kartak oroimena eta irudimena lantzeko zure seme-alabek urtebetetze-festa dibertigarri eta entretenigarria pasatzeko.

Irudiak erlazionatzeko jokoek, istorioak kontatzeak, imajinatzeak edo, baita bizitza emateak ere mozorroekin edo txotxongilo-antzoki batekin alde sortzaileena eta psikomotrizitatea indartzeko. Horrelako produktuen zenbait adibide ezagutu nahi izanez gero, eman begiratu bat gure Jostailuak eta jokoak atalari.

Gustatu al zaizu artikulua? Etxekoekin une atsegin bat pasatzeko ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu: 4 aholku familian afari batez disfrutatzeko

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.