Eduki nagusira joan

Etxea ezagutzeko bisita: bizitza minimalistak eskaintzen duen alaitasuna

Bikote honentzat, estilo minimalista izatea ez da garrantzitsuena. Gutxiagorekin bizitzea baizik. Ezagutu nola lagun diezazukeen bizimodu minimalistak giro eta jarrera alaiagoak sortzen.

Julia horma arrosak eta monstera motako landare handi bat dituen egongelako sofa gris batean eserita dago.
Julia horma arrosak eta monstera motako landare handi bat dituen egongelako sofa gris batean eserita dago.

Zer behar duzu pozik egoteko?

Galdera hori mantra bihurtu zen Julia eta André duela zortzi hilabete apartamentu berrira joan zirenean. Espazio berriak sabai altuak zituen eta espazio guztia erabiltzeko gogoa ematen zuen. "Ez dugu gela bete edo gauzak zama bihurtzerik nahi", dio Juliak. "Kopurua murrizten hasi nintzen; hobe zela gutxiago edukitzea konturatu nintzen eta sentsazio hori gero eta handiagoa egin zen".

Erabaki zer den garrantzitsua

Bikotearen helburua ez da guztia botatzea. Jabetza gutxiago izateak haien bizi-kalitatea hobetzen zuten gauzetan arreta jartzen laguntzen ziela ikusi zuten. "Niretzat landareak dira. Atseden efektua dutelako", dio Juliak. "Eta haiek ugaltzea zaletasun bihurtu da. Kimu txiki bat eramaten dut joaten naizen festa guztietara opari gisa".

Txakur bat diamante estanpatudun alfonbra zuri-beltz baten gainean eserita.

Inbertitu funtsezko elementuetan

Hasteko, bizitzeko espaziorako funtsezko elementuak aukeratu behar zituzten. KIVIK sofa aurreko pisutik ekarri zuten, eta hainbat hilabete igaro zituzten mendearen erdialdera diseinatutako arasa erosi zutenean. Alfonbra zuri-beltza (Nala izeneko txakurraren txokorik gogokoena da) beranduago iritsi zen. "Hona etorri ginenetik, ez dugu ezer erosi zalantzan egonez gero" dio Juliak.

Konparatu erosotasuna eta anabasa

"Jendeari beldurra ematen dio gauzak galtzeak, erosotasuna galduko dutela uste dutelako" dio Andrék. "Eta, egia esanda, behar ez dituzun gauza ugari daude. Joaten al zara sotora edo ganbarara erabili ez dituzun edo azkenengo bost urtetan behar izan ez dituzun gauzak aurkitzera? Bilatu gauzez desegiteko motibazioa eta saldu edo eman iezazkiozu erabiliko dituen norbaiti".

Erosi bigarren eskuko gauzak

Jangelan sartzeak, bi gauzekin egingo duzu topo: horma handi eta huts batekin eta espazioaren jabe den egurrezko mahai handi batekin. Elementu garrantzitsuena da hori. "Jangelarako mahai baten bila hasi ginen, eta bigarren eskuko IKEA-ko mahai hau aurkitu genuen linean" dio Juliak. "Bigarren eskuko objektuak erostean zehatza izan zaitezkeela frogatzen du horrek. Hau da zehazki behar genuena, eta berria erostea baino karbono aztarna txikiagoa uzten du".

Ez naiz erabat aldatzen den pertsona bat. Ondo sentitzen naiz gauzak urratsez urrats eginda. Orain, pozik nago behar ez ditugun gauza politak erosteari ez esateko gai bainaiz".

Julia

Hartu denbora ohitura hobeetarako

"Janari-saltzaileak eta galtzear dagoen janaria har dezaketen auzokideak harremanetan jartzen dituen aplikazio bat erabiltzen hasi gara. Osagai horiei esker, batez ere, batzuetan ezagutzen ez ditugun garaiko barazkiak, otordu zentzudunagoak egiten ditugu. Beste saiakera bat eginda, sofan jan beharrean, mahaian jaten saiatzen gara biok batera" dio Juliak.

Gorde gauzak toki irekitan

Apal irekiek sukaldeko hormaren luzera aprobetxa dezakete. "Ez dugu gordetzeko toki handirik behar geletan, ez baitugu barruan sartzeko gauza nahikorik. Baina gustuko ditut apal irekiak, eta sukaldea da hori frogatzen duen toki bakarra" dio Juliak. Itxuraz gain, bikoteak apal irekiei ikusten dien beste abantaila bat zer duzun ikusteko gaitasuna da; beraz, gehiegi erosteko aukera gutxiago dituzu.

Zentzuz bizitzea modan jartzen ari da. Baina ez zait gustatzen moda bihurtzea, horrek denboraldi baterako dela esan nahi baitu. Erabaki horiek etorkizunera begira hartzen ditugu".

Julia

Egokitu espazioa zure beharretara

Bikotearen logelak funtzio desberdinak bete behar ditu; hala ere, lasaitasuna transmititzen du eta ordenatuta dago. Garrantzitsuena loa dela ziurtatzeko, haiek sortutako “mezzanine” motako oheak lastaira bat, lihozko oheko arropa atseginak eta liburu sorta txiki bat baino ez ditu. Azpian, arropak gordetzeko tokia eta etxeko bulegoa dago, bi pertsona esertzeko mahaiarekin. "Agiri guztiak digitalizatzen ari naiz lan-eremua txukun mantentzeko", dio Andrék.

Instagram erabiltzen dut egin ditugun aldaketen berri emateko. Ez dut nire burua aditutzat, baina gustuko dut gure istorioak partekatzea, eta espero dut norbaitek zerbait positiboa ateratzea horietatik".

Julia

Julia eta Andréren apartamentuaren planoa.

Beheko solairuko pisu bat hirian

Julia eta Andréren alokairuzko pisua zaila da aurkitzen. Desabantaila bakarra egin beharreko berritze lanak izan ziren. "Guztiek bilatzen dute garai hauetako ezaugarriak dituzten eraikin zaharrak Düsseldorfen" dio Juliak. "Gurearen baldintzak txarrak ziren, baina haren potentziala ikusi genuen. Gela guztiak berregin behar ziren; beraz, lagun guztiak etorri ziren laguntzera". Orain, haien etxeak erdian du ataria, eta bertatik joan daiteke gela guztietara.

Zoragarria da bezeroek barnean daramaten artista ateratzen dutenean gure produktuei esker. Has zaitez! Hala ere, kontuan izan IKEA produktuak aldatzen edo eraldatzen badituzula, ezin direla berriro saldu edo jatorrizko xedetarako erabili; halaber, IKEA-ren berme komertzialak eta produktuak itzultzeko duzun eskubidea galduko dituzu.

Egilea:
Barne-estilista: Carl Braganza
Argazkilaria: Nato Welton
Jarraitu Julia Instagram-en: @juloxyy