Eduki nagusira joan

Etxe bati bisita: familiarekin denbora pasatzeko hirigunean dagoen etxe txikia

Etxe txiki bat edukitzeari esker, erritmoa murriztu eta maite duzun jendearekin denbora pasatu dezakezu. Eman begirada bat hirigunean dagoen etxebizitza honi, non familia baten hiru pertsonek haien artean eta naturarekin konektatu dezaketen.

Sofa, besaulkia, mahaia, telebistarako altzari baten ondoan dauden apalak eta izkinan dagoen landare handia, egongelan.
Sofa, besaulkia, mahaia, telebistarako altzari baten ondoan dauden apalak eta izkinan dagoen landare handia, egongelan.

Kontzentratu zaitez

Egongela Mieko eta Kentaren etxeko erdigunea da. «Denbora guztia hemen pasatzen dugu», dio Miekok. «Leihoekin irekita irakurtzera esertzea asko gustatzen zait, haize leuna sartu dadin». Zurak, ratanak eta zumeak erabilera anitzeko leku honi kohesioa ematen diote. «Material naturalek lasaitzen naute. Edozein kolorerekin bat datoz, beti daude modan eta denboraren poderioz hobetzen dira; hori dela eta, jasangarriak dira gainera».

Miekoren alabaren argazkia, egongelan dagoen jostailuetarako biltokiaren ondoan dagoena.

Ez utzi jolasteari

Egongela jolasen gela gisa ere erabili daiteke, Tsumugiren jostailuak eta jokoak gordetzeko lekua daukatelako. «Laguntxoren bat etxera etortzen denean umeentzako izkinan jolastea asko gustatzen zaio. Batzutan, jostailuak egongelaren erdian uztea ere gustatzen zaio», dio Miekok. Panpinak, papertegiko materiala eta peluxeak motaren arabera gordetzen dituzte, eta gustukoen dituen jostailuak eta marrazkiak biltegiratze-moduluaren goiko partean daude.

Sukaldaritza geldoa

«Janaria prestatzeak lasaitzen nau», esan digu Miekok. Sukalde estu honetan, eguneroko tresnak begi bistan edukiz antolatuta eta eskura daude. «Hirurok elkarrekin nahiz jatera etorri den lagun batekin bakarrik egon, janariaz gozatzeko eta hitz egiteko denbora hartzen dugu. Eguneroko bizimodua ez da zertan aspergarria izan behar une eta plazer sinpletaz gozatzen duzunean, hala nola zereginik gabeko igande goiz bat».

Utzi natura sartzen

«Sukaldeko zeozer aldatu ahal izango banu, leiho bat gehituko nioke», azaldu du Miekok. Nolanahi ere, Miekok gune hau naturarekin lotzeko moduak dauzka, zur, zume eta banbuzko elementuen bidez. «Kanpatzea asko gustatzen zaigu, eta beti bizi izan nahi dut basoan; horregatik, material naturalak hainbeste gustatzen zaizkit». Udan, ozpinkiak eta kontserbak prestatzen ditu eta kristalezko potoetan gordetzen ditu, beste osagai lehorren ondoan.

Ordenatuagoak dauden arasak

Etxe txiki batean, biltoki-zentimetro bakoitza erabili behar da. «Gauza guztiak ordenatuta izaten saiatzen gara, desordenaren estres bisuala saihesteko», dio Miekok. «Pertsonalki, niretzat garbi eta ordenatuta dagoen etxe batean lasaitzea errazagoa da». Leku gehiago dagoela iruditu dadin, biltegiratze-modulu itxiak apal irekiak bezain ordenatuta egon behar dira. Aiko estilistak Miekori gauzaz beterik dagoen arasa berrantolatzen lagundu zion, kaxa pilagarri eta osagarrien bidez.

Deskonektatu

Familia-logela gune erosoa da, eta tonu urdin lasaiak eta argiztapen leuna dauzka. «Anila Japoniako tindu tradizionalen artean tipikoa da; hori dela eta, lasaitzen eta hobeto lo egiten laguntzen dit», dio Miekok. «Bi ohe handi elkartu genituen hirurok lo egiteko ohe zabala sortzeko. Etxera iristen garenean, afaldu eta lotara joateko prestatzen gara; kanpoaldean gertatutakoa ez du garrantzi gehiagorik».

Hiriko leku baketsua

Miekoren lorategia egongelaren luzapena da, eta hiriko bizimodutik ihes egiteko erabiltzen dute. «Biok landan hazi ginenez, ni naturarekin lotura sentitzen dudanean erosoago sentitzen naiz», azaldu digu Miekok. Miekok menda eta shiso-hostoak landatzen ditu, eta landareak altuera ezberdinetan pilatzen ditu, egongelatik bista hostotsua edukitzeko. «Hor kanpadenda garbitzen dugu kanpaldi batetik bueltatzerakoan».

Miekoren etxeko solairuaren planoa.

Bihurtu etxea aterpe

Mieko eta bere familiarentzat, 71 metro karratuko etxebizitza hau munduko tokirik garrantzitsuena da. Miekok dioenez, «etxea maite duzun jendearekin egoteko eta guztiz aske sentitzeko lekua da. Ez daukagu estilo zehatzik. Gustuko ditugun gauzak gehitzen ditugu soilik. Horregatik da gure etxea. Sortzailea izaten eta gauzak nik neuk egiten saiatzen naiz.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Dekorazioa: Aiko Ito
Argazkiak: Philippe Le Berre
Jarraitu Mieko Instagramen: @muginoheya