Eduki nagusira joan

Etxe bati bisita: espero ez dituzun gonbidatuak asebetetzea

Etxean ustekabean antolatzen den bilera bat? Hartu atseden. Ireki atea, pilatu edalontziak eta gozatu bat-batekotasunaz.

Belus-antzeko sofa urdin batean eserita dauden gonbidatuak, landareak eta landare-estanpatuak dituzten oihalekin dekoraturiko egongela batean.
Belus-antzeko sofa urdin batean eserita dauden gonbidatuak, landareak eta landare-estanpatuak dituzten oihalekin dekoraturiko egongela batean.
Kolorezko edalontziak dituen erretilu bat eramaten ari den pertsona baten lehenengo planoa.

Aurrera

Radek eta Łukaszen festarik gogokoenetariko batzuk planifikatuta ez zeudenak izan dira. «Zenbaitetan, lagunak etortzen dira bazkaltzera eta gaua iritsi arte kopak hartzen amaitzen dugu», azaltzen du Radekek. Neguko gauetan, gonbidatuak egongelara pasatzen dira modu natural batean sofaren gainean edari bat hartzeko. Ez da beharrekoa bat datorren baxera bat edukitzea: edalontzien, cava-kopen eta koktel-edalontzien sorta bat hobeagoa da bakoitzak bere edaria eramaten duen festa baterako.

Sortu giro lasai eta dibertigarri bat

Eserita bazkaltzea ez da guztion entretenimendu-estiloa. Zerbitzatu erositako mokadutxoak eta ipini musika gonbidatuak parte hartu ahal duten erreprodukzio-zerrenda batekin festa-giroa sortzeko. «Anfitrioia estresatzen bada, gonbidatuek ere somatuko dute. Garrantzitsuena elkarrekin egotea da», dio Radekek. Beste gela batzuetako aulkiak ekartzen dituzte, pufak gehitu eta kuxinak zoruan eserleku gehigarriak azkar izateko.

Izugarri gustatzen zait ustekabean tinbreak jotzea. Guretzat gure familiak eta lagunek ez dute esan behar etortzen direla. Dibertigarriagoa da bat-batean agertzen direnean».

Radek

Edari bat daukan eta sofa urdin batean eserita dagoen emakume baten lehenengo planoa.

Bihurtu sofa bileraren lekuan

«Beti nahi izan dugu gonbidatuekin partekatzeko eta eserleku sakonak dituen sofa bat: biok altuak gara!», dio Radekek. STOCKHOLM 2017 sofak leku asko, eserleku sakonetan kuxin erosoak eta belusaren antzeko zorro bat dauka. Garbitzeko erraza den ehun-gai bat zera esan nahi du: zipriztinak ez dira arazoa. «Etxe hau ez da museo bat, etxe bat besterik ez baizik. Horregatik, gure lagunak etxean bezala senti daitezen nahi dut».

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko diseinua: Carl Braganza
Argazkiak: Benjamin Edwards
Jarraitu Radek eta Łukasz Instagramen: @miut_casa
Arte lanak: Swimmers (igerilariak) Magda Wolnaren inprimatzeak