Eduki nagusira joan

Etxe bati bisita: eskandinaviar estiloko etxe minimalista

Estilo eskandinaviarra hiru oinarritan funtsatzen da: soiltasuna, funtzionaltasuna eta estetika. Norwicheko atiko honen barruan, diseinatzaile grafiko pare batek hiru oinarri horiek kontuan hartuta aldarrikapen ausarta egin dute. Ikustera gonbidatzen zaitugu...

Fionaren egongela minimalista, eskandinaviar estilokoa, horma zuri, altzari zuri eta sofa argiekin.
Fionaren egongela minimalista, eskandinaviar estilokoa, horma zuri, altzari zuri eta sofa argiekin.
Modulu-sofa batean jolasten dagoen haurra, kolore monokromatikoko konbinazioa duen egongela irekian.

«Hygge» uneak bizitzeko etxea

Sortu daniar artea oinarritzat duen egongela bat «hygge» uneez familia-giroan gozatu ahal izateko. Fiona eta Bobbyk bakoitzak bere negozioa du, eta haien seme Stanley (3 urte) aurki hasiko da haurtzaindegira joaten. «Egunean zehar lanpetuegi gaude Nor-Folk geure enpresaren proiektuekin. Sofa berria oasi txiki baten modukoa da geuretzat egunaren bukaeran, bertan elkartzen baikara atseden hartzeko», azaltzen du Fionak. Klikatu hemen VALLENTUNA sofa beste zein eratan jarri duten ikusteko.

Konbinatu berriak eta zaharrak diren gauzak

Dekorazio minimalistari esker, gauza berriak eta zaharrak konbinatu daitezke. «Daukagun jangelako mahaia 70ko hamarkadako industria-mahai bat da, Bobbyk eta nik ikasi genuen unibertsitatean zegoena. Oraindik badu azpian txikleren bat edo beste! Benetan atsegin dugu etxean izatea», azaltzen du Fiona-k. «Zuriz margotuta zegoen lehen, baina ondoren beltzez margotu eta jangelako aulkien sorta berri batekin osatu genuen».

Fiona eta bere semea, Stanley, guztiz zuria den eta estilo vintageko jangelako mahai beltza duen sukalde irekian.

Gauza gutxiago, leku gehiago

Sukaldean gauza mordoa daude (platerak, kikarak, potoak...). «Egunero erabiltzeko hainbat gauza ditugu, baina ez zaigu gustatzen agerian izatea. «Gutxiago gehiago da» goiburua atsegin dugunez, ezkutuko biltokiak sukaldea eta jangela garbi mantentzen laguntzen digu. Horrela beste zenbait gauzatxo ikusgai jar ditzakegu», dio Bobbyk. «Egia da, baita ere, ni naizela gehienbat etxeko sukaldaria, eta ezin dut desordena jasan!»

Diseinatu lanerako gune «lagunkoia»

Zertarako nahi duzu etxeko bulego bat etxean bezala sentitzen ez bazara? «Urteen joanarekin bizitza pertsonala eta lanekoa bat direla ohartu gara, baina ez da arazoa geuretzat», dio Bobbyk. «Bulegoa egongelaren parte izatea nahi genuen, aparteko gela bat izan beharrean. Lehen idazmahai bat besterik ez genuen, hauekin lanerako azalera handiagoa dugu. Elkarrekin egon gaitezke lanean dihardugun bitartean».

Hainbat tamainako koadroetarako marko-bilduma hormako bi apaletan altuera ezberdinetara kokatuta.

Ongizatearen horma

Emaiezu familia-giroan bizitako oroitzapen eta momentuei gune pribilegiatu bat etxean. «Lanean egun gogorra espero denean, oroitzapenen murala ikusteak animatu egiten gaitu eskailerak jaisterakoan. Nire eztei-jantzia esekirik dugu. Nortasun handia ematen dio eskaileraren zuloari, etekinik atera gabe egoten den gunea baita», dio Fionak.

Oherako arropa marradun geruzak ohe bikoitz baxu baten gainean eta zurezko komoda, logela minimalista batean.

Sortu atseden hartzeko gune lasaia

Apaindu logela modu soilean, udan ehun-gaiezko artikulu argietan arreta jarriz. «Guretzat, erosotasuna ez da maila fisiko edo emozionalarekiko bakarrik garrantzitsua, baita bisualari dagokionez ere. Erosoagoa izan dadin tapaki eta ohazalak izatea dugu gustuko, baina gehiegi ez betetzen saiatzen gara», dio Fionak.

Jolasteko lekua

Piztu haurren jakin-mina eta lagundu jolasteko modu ezberdinak aurkitzen (rol-jokoak, sormenezko jokoak, eraikitzeko jokoak...). «Gehienetan, Stanleyren jolasteko gelak azalera handiko jostailuen biltegi bat dirudi, baina ez dit axola. Jolasa oso garrantzitsua da», dio Fionak. «Stanleyk biltegiratze-soluzio ugari ditu bere kabuz gauzak jaso ahal izan ditzan. Badaki nola jaso, eta jostailu bakoitzaren lekua zein den».

Fiona eta Bobbyren argazkia, etxe minimalista baten jabeak direnak.

Fiona eta Bobbyren aholkuak zure etxea diseinatzaile baten begiez ikusteko

  1. «Aurkitu erdibide bat. Elkarrekin bizitzen hasi ginenean asko kosta zitzaigun etxeko dekorazioari dagokionez adostasun batera iristea. Eskandinaviar estiloak gure gustu estetikoak bateratzen lagundu zigun. Kolore grisak aukeratu genituen oso kolore lasaigarria iruditzen zaigulako, hala ere, guztia ez da grisa, zuria eta beltza. Guk, gure janzkerak, landareak eta Stanleyk noski, etxea bizitza eta kolorez betetzen dugu».
  2. «Etxe ireki bat diseinatzerako orduan garrantzitsua da argi naturala kontuan hartzea. Gela bakoitzak duen argia behatu eta horren arabera erabaki altzariak non kokatu», azaltzen du Fionak. «Gosaltzeko mahaia, adibidez, goizean argi ugari dagoen gune batean egon behar da».
  3. «Erabili kolore beltza nabarmentzeko. Jangelako mahaia kolore beltzez pintatu dugu, gunea orekatzen du eta foku-puntu batena egiten du, bereziki sofarekin duen kontrastearengatik. Ukitu benetan apaingarria ematen dio guneari».
  4. «Kalitatean inbertitu! Ezer erosi aurretik, ondo pentsatzen dugu. Autonomoak garenez, lanaren helburuetan jartzen dugu arreta eta benetan gustatzen zaiguna erosten dugu ordainsari gisa».
Fiona eta Bobbyren etxeko solairuaren planoa.

Lantegi bat etxe bihurtua Fiona eta Bobbyren eraikinean, «Lantegia» izenez ezaguna, Titanic-en (XIX.mendea) lehen diseinuak burutu ziren. «Oinordetza sortzaile honek grinatu egiten gaitu», dio Fionak. «Gure apartamentuak, historia izateaz gain, argi natural ugari du bere leihate eta sabai-leihoei esker».

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Carl Braganza
Argazkiak: Polly Wreford