Eduki nagusira joan

Etxe bat bisitatu: etxe koloretsua, ondo pasatzeko antolatuta

Australiako familia honen etxean sartu eta ikusi nola erabiltzen duten kolorea eta antolaketa itxura dibertigarria eta freskagarria duen etxea sortzeko.

Belarridun besaulki horiak eta berde ilunak dituen egongela bat, alfonbra beltz eta zuria eta TB altzaria.
Belarridun besaulki horiak eta berde ilunak dituen egongela bat, alfonbra beltz eta zuria eta TB altzaria.

Partekatzeko tokia

Solairu irekiaren banatzea Abeerren sukaldea/jangela bere bi semeekin partekatzeko lekurik onenean bihurtzen du, Hamza (6) eta Azaan (3), bere senar Aetesamekin. «Etxearen erdigunea da, bestearekin konektatuta dago eta beraz gela animatu eta praktikoada. Beti nago sukaldean zerbait egiten eta umeek haientzako mahaia daukate, bertan jan dezakete, jolastu edo eskulanak egin, hala nire begi bistan ditut».

Erakutsi zure nortasuna

Abeerrek kolorea erabili du bere etxeari nortasuna emateko eta biltegiratzea lasaitasuna emateko. «Izugarri gustatzen zait kolorea, ez naiz batere minimalista, baina gauza gehiegi badago, urduritzen naiz», dio Abeerrek. Atondoan, koloretako ispiluek ongietorri epela egiten diete gonbidatuei eta armairu baxuek umeen kirol tresneria ezkutatzen dute. «Apal irekiak ditut logela gehienetan, gustatzen zaizkidan gauzak ikusteko».

Esan bai koloreari

Herrialdez aldatzearekin batera, Abeerrek kolorearekin lehenengoz esperimentuak egiteko lehenengo aukera izan zuen. «Jendearen ustez, koloreez neka gaitezke. Uste dut ideia hori buruan nuela hona etorri baino lehen, horregatik aukeratzen nuen dekorazio neutroa. Baina orain kolorez inguratuta bizitzea gustatzen zait. Alaiago sentitzen naiz. Alokairua da, beraz, kolorea gehitzeko modurik errazenak irudiak eta ehun-gaiak dira».

Kolore distiratsuz betetako etxea izateak poztasuna ematen dit. Horia nire kolorerik gogokoena da. Etxera nekatuta ailegatzen naizenean, nire inguruan begiratzen dut, ingurura begiratzen dut eta koloreek energiaz betetzen naute».

Abeer

Beti hasten naiz benetan nola bizi garen pentsatzen. Nire berokia non esekiko dudan edo giltzak non utziko ditudan pentsatzen dut. Erabaki dudanean, guztia hobeto dabil».

Abeer

Dibertsioa familiarentzat

Eman ukitu batzuk umeak etxean ibiltzeko. «Umeek logela txikia partekatzen dute, horregatik da horren garrantzitsua etxean jolastea eta dibertitzea. Haurtzaindegitik eta ikastetxetik gauza asko dakartzate jada, laster haientzat den ikasketa txoko bat sortzen pentsatzen hasiko naiz.

Logela lasai bat

Abeerren logela leku lasaiagoa da. «Hemen ez nuen kolore asko nahi, lasai egoteko tokia izan behar delako». Hau da landareak dituen Abeerren lehenengo etxea. «Landare natural eta artifizialen arteko konbinazioa izatea gustatzen zait. Hutsik dagoen tokiren bat badago, landareak jartzen ditut eta itxura momentu batean hobetzen da».

Terraza gela gehigarri bezala erabiltzen dugu, kolore distiratsuetako altzari egokiekin, etxearen luzapena dirudi. Tolestu daitezkeen altzariak paregabeak dira gonbidatuei ongi etorria erraz egiteko».

Abeer

Aberren eta bere familiaren argazkia.

Bizitzeko modu berria

Abeer eta bere familia Pakistanetik Arabia Saudira joan ziren eta gero Australiara. «Herrialde hau izugarri gustatzen zaigu. Oso desberdina da eta familiarengandik urrun gaude, baina badakigu hau dela guretzat eta gure semeentzat nahi dugun bizitza estiloa. Hemen egoteaz poz-pozik gaude».

Ordena izugarri gustatzen zait, baina umeak umeak dira. Etxe hau paregabea da guretzat, horregatik moldatzera eta onartzera ikasi dugu. Zuri asko egoteak edo lerro definituegiak izateak ez luke funtzionatuko».

Abeer

Abeerren etxeko oinplanoa.

Aurkitu zure estiloa

Abeer eta bere familia duela bi urte etorri zirenean, ez zuten ezer ekarri. «Ondo moldatu gara, baina prozesu motela izan da. Ez genuen presarik, denborarekin gauzak gehitzen joan gara, behar genuena zehazten genuen ahala. Uste dut gure etxearen estiloa ez dagoela oso «koordinatuta». Ausazkoa izan daiteke, baina funtzionatzen du eta gurea dela sentitzen dugu».

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko diseinua: Lucy Tweed
Argazkiak: Chris Court
Jarraitu Abeer Instagram-en: @abeer_sadiq