Eduki nagusira joan

Etxe bat bisitatu: bizitzeko, lan egiteko eta jolasteko lekua

Biltegiratze hobea, banatutako guneak eta altzariei ukitu pare bat... Hori izan zen Ashlyn Gibsonek behar izan zuen guztia Donald eta Ben laguntzeko: gauzez betetako bizitzeko eta lan egiteko espazioa sormenezko leku ordenatu eta lana eragiteko. Begira nola...

Solairu irekia duen egongela sabai altuekin, L formako sofa, hormako biltegiratze modulu eta Donald ispiluaren aurrean jesarrita dago.
Solairu irekia duen egongela sabai altuekin, L formako sofa, hormako biltegiratze modulu eta Donald ispiluaren aurrean jesarrita dago.
Benen zuri beltzeko irudia sofa txiki batean jesarrita, bere ordenagailura begira zeuden gune batean.

Lehen: desorden sortzailea

Donald Marshall, bere alter egoa Ginger Johnson eta Ben kideak espazio txikia partekatzen dute. Bertan bizi eta lan egiten dute, sabai altuak dituzte baina zoru gutxi. Akoreak, idazleak eta abeslariak dira. Guztien artean gauza asko dituzte. Hainbeste arropa eta atrezzorekin, etxea inspirazio gunea izan behar da, espazio nahikorekin biak presta daitezen eta lan egiteko behar duten lasaitasun nahikorekin.

Guneak definitu eta sinplifikatu

Donaldek eta Benek altzari batzuk bota nahi zituzten. «Altzari horiek L formako sofa batengatik aldatzeak espazio gehiagoren ilusioa sortu zuen», dio Ashlynek. «Hori instalatu ditugun biltegiratze soluzioekin konbinatzean, gelak antolatuago dirudi». Sofari buelta emateak intuizioaren kontrakoa irudi daiteke, baina orain bikoteak egongela erosoa du.

Biltegiratze ireki edo itxia

Ashlynek ELVARLI biltegiratze seriea aukeratu zuen, Donaldek sormena sustatzeko lanean ari diren proiektuekin zerikusia duten objektuak azaltzeko, baina baita beste gauza batzuk ezkutatzeko ere. Era berean, sabai altuak ere aprobetxatzen dira. «Espazio txikietan, hobe da metro kubikotan pentsatzea, karratuak baino», dio. «Hormak ez dira inoiz hormak baino ez. Era berean, oso leku erabilgarriak dira biltegiratzeko eta apaintzeko».

Berrikuntzekin, inoiz ez dut zerotik hasi. Han dagoen horretan inspiratzen naiz. Zer funtzionatzen du eta zer ez dabil? Zein objektuk kontatzen dute istorio bat? Zer gauza ezkutatu behar dira?

Ashlyn Gibson, dekoratzailea

Altxatutako ideiak

Solairu irekiaren espazioa galtz, boa, ehun-gai, bufanda eta ileordez beteta izatea erronka batzuk suposa ditzake. Ashlyn bikoteak jadanik zeukan soluzio batean oinarritu zen: ohe altua. «Apur bat hobetzera lagundu nien. Arroparako barrak, etiketatutako kaxak eta argiztapenak ohearen beheko gunea jantzi-gela batean bihurtu zuten. Ohean instalatu diren estoreak paregabeak dira desordena ezkutatzeko, batzeko denbora nahiko ez dagoenean».

Ospatu eta oroimen berriak sortu

Koadro bildumak pilatzea interesa sortzeko modu paregabea da, espazio guztia hartu gabe. «Hauek joan den urtean egin nuen ikuskizun batekoak dira, taberna batean egin ohi zen. Hormetan esekitzeko queer ikurrak ditugu», dio Donaldek. Ohe-egituran instalatutako estoreak bikoteari galeria txikia argazki estudio batetan bihurtzea ahalbidetzen du.

Etxe hau gauza asko izan behar da. Baina, leku txikienak ere gauza bat baino gehiagorako erabili daitezke biltegiratze soluzio adimentsuak planifikatzen dituzunean. Edozer egin daiteke».

Ashlyn Gibson, dekoratzailea

Transformatzeko gunea

Hormako moduluak konfiguratzeko modu argiak biltegiratzeko espazioa sortu du goian, behean ispiludun apain-mahai batekin. Orain biek aldi berean prestatzeko lekua dute. «Ni etxean prestatzen naiz, isil-isilik. Transformazio prozesuaren parte da», dio Donaldek. «Ezin naiz borrokan aritu etxean ispilu bakarra dagoelako. Orain prestatzen hasteko gogo handiak ditut».

Ni etxean prestatzen naiz, bakarrik eta isil-isilik. Transformazio prozesuaren parte da» Pertsonaian bihurtzen naiz hitz egiten hasten naizenean. Momentu horretan Donald izateari uzten diot eta Ginger naiz».

Donald

Donald eta Benen estudioaren oinplanoa.

Ideia asko espazio gutxian

45 m² karratuko apartamentu honek asko hartzen du. Ashlynen dekorazio ideia freskoak, Donald eta Benen ispiritu sortzailearekin konbinatuta, espazio antolatu eta dibertigarria osatu zuten, lan egiteko eta sortzeko lekua. «Logela» bat, egongela, sukaldea, lan egiteko gunea, jantzi-gela, apain-mahaiak eta espazioa dugu, Donaldek bere ikuskizunetarako arropa jos dezan.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko diseinua: Ashlyn Gibson
Argazkiak: Polly Wreford