Eduki nagusira joan

7 ideia terraza faroltxoekin apaintzeko

Eguraldi ona iritsi eta gure artean geratuko denez, gure terrazatxoaz gozatzea (ia) derrigorrezko plana da. Nork ez du gustuko gauean esertzea, musika jarrita, edatekoarekin eta ezertan pentsatu gabe erlaxatzea? Ez da plan txarra!

Baina une hori prestatu ahal izateko, argiak behar dituzu. Eta guk biziki maite dugu argi mota bat kanpoaldeko guneetarako: faroltxoak! Terraza faroltxoekin apaindu eta argitzea itzela da, baina, gainera, eguzki-faroltxoak baldin badira, gure SOLVINDEN udako bildumako hauen antzera, are gehiago!

Kablerik gabe, entxuferik gabe, gasturik gabe, ingurumena errespetatuta… Eta, gainera, ikusiko duzu zenbat ideia eskainiko dizkizugun terraza edo lorategia faroltxoekin apaintzeko. Udako gau zoriontsuak!

1. Nola kokatu faroltxoak kanpoaldeko jangelako mahai gainean

Argiztapenari dagokionez, terrazako edo lorategiko gunerik garrantzitsuenetako bat jangelako mahaia da. Zuzeneko argiztapena lortu behar dugu, baina atsegina, eroso egonaraziko gaituena itsutu gabe baina, aldi berean, nahikoa argi emango diguna.

Hona hainbat aukera faroltxoak kanpoaldeko jangelako mahaiaren gainean kokatzeko:

  • Terrazako mahaiaren gainean sabaia baldin baduzu, irudian bezala, oso erraza da: iltzatu sabaian zirgilo edo euskarri txiki batzuk. Horrela, oso erraz zintzilika ditzakezu faroltxoak.
  • Aitzitik, jangelako mahai gainean ez badago sabairik, finkatu soka bat terrazaren alderik alde. Soka horretan, zintzilikatu faroltxoak mahaiaren gainean.
  • Eta ez baduzu sabairik eta ezin baduzu sokarik jarri espazioa zabalegia delako (edo, besterik gabe, ezin duzulako jarri), egokiena itzalkinaren azpian jartzea da, hurrengo ideian azalduko dizugun moduan.
  • Aparteko trikimailu bat nahi? Zintzilikatu batzuk gorago eta beste batzuk beherago, soka luzeagoak edo motzagoak erabilita mahai gainean, espazioari dinamismo eta edertasun handiagoa ematearren.

2. Itzalkinaren azpian: sortu txoko idiliko bat terrazan

Aukera hau ezin egokiagoa da, alde batetik, ezin baduzu faroltxorik zintzilikatu jangelako mahai gainean goian aipatu ditugun aukerekin, eta bestetik, txoko idiliko bat sortzeko udako gau zoragarrietarako.

Faroltxo handiak itzalkinaren hagaxketatik zintzilikatu ditzakezu eta, tartean, girlandaren bat tartekatu, itzalkina oso handia baldin bada eta jangelako mahai gainean zenbat argi izan nahi duzun arabera.

3. Irakurketa-txokorako

Eguzkia hartzeko, irakurtzeko edo, besterik gabe, erlaxatzeko txoko bat baldin baduzu, hori ere argitu dezakezu gure eguzki-faroltxoak zintzilikatuta besaulkiaren edo hamakaren gainean.

Hona hemen gure faroltxoei buruzko datu interesgarri batzuk:

  • Eguzki-panel batekin funtzionatzen dute, eguzkiaren argia elektrizitate bihurtzen duena. Horrela, energia aurreztu eta ingurumena zaintzen duzu!
  • LED bonbilla bat daramate.
  • Egun eguzkitsuetan, 9-12 ordutan kargatzen da; egun lainotsuetan, 12 ordutan.
  • Bateria guztiz kargatuta duela, 12 orduz egongo da piztuta, gutxi gorabehera.
  • ON/OFF etengailua dute, piztu eta itzaltzeko.
  • Ingurunea ilun dagoenean automatikoki pizten dira, etengailua aktibatuta izanez gero.
  • Ez dute argirik egiten argi dagoenean.

4. Faroltxoen girlanda txikiak, landareen tartean korapilatuta

Faroltxoen girlandak beste aukera bat dira toki gutxi duten terrazetan kanporako dekorazio-argiztapena jartzeko. Landare hostotsurik izanez gero, hostoen tartean korapilatuta jar ditzakezu, edo itzalkinetik zintzilik jarri, lehen ikusi dugun moduan, edo barandatan, hurrengo ideian bezala… Terrazan eguzki-girlandak jartzeko modu guztiak ditugu gustuko!

5. Kiribildu itzazu barandan

Faroltxoak aukera ezin hobea dira kontuan izan ohi ez ditugun lorategiko edo terrazako zatiak alaitzeko, hau da, barandak. Jar itzazu barandari heltzeko trabarik ez egiteko moduan, baina polit geratu daitezela. Baranda ere lorategiko edo terrazako zati izango da, zati berezia!

6. Edozein terraza edo lorategi alaitzen duten koloreak

Terrazan edo lorategian jartzen ditugun faroltxoek ez dute zertan lerro monokromatiko berekoak izan: espazioa asko alaituko dugu kolore desberdinetako eguzki-faroltxoak konbinatzen baditugu zintzilikatuta. Udan gaudenez, pastel-tonalitate hauek oso egokiak dira: urdina, arrosa... Ez al zaizu iruditzen?

7. Landareen tartean kamuflatuta

Bukatzeko, terrazan edo lorategian landareak baldin badituzu (baietz espero dugu!), beste ideia bat da –eta guri asko gustatzen zaigu– faroltxoak landareetatik gertu jartzea, batik bat, kamuflatzen den estanpatua baldin badute eta zure terraza askoz tropikalago bihurtzen badute.

Aizu! Joan baino lehen, Galdetu Alleni bideoetako 7. kapitulu hau ikustea gomendatzen dizugu, terraza eta balkoia apaintzeko ideia ugari aurkituko baituzu bertan.

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.