Nola ordenatu armairua behingoz
Beti da une egokia armairua ordenatzeko. Eta egiari zor, oso atsegingarria da arropa eta osagarri guztiak txukun-txukun ikustea! Horregatik, armairuen barrurako antolatzaileak erabiliz armairua ordenatzeko zentzuzko aholku batzuk emango dizkizugu, argazkian ikusten duzun galtzetarako esekigailu ateragarria, adibidez.
Ekin!


Minutu bat baduzu, ikusi armairu bat di-da batean ordenatzeko aholku arin batzuk ematen dituen bideo hau.
Nola ordenatu armairua 5 urratsetan
Goazen zatika. Armairuak ordenatzea artea da, eta ikasi daiteke. Eskerrak! Armairu txikiak edo hain erabilgarriak diren izkinako armairuak nola demontre ordenatu jakin nahi baduzu, hona hemen 5 aholku armairua txukun izateko, handia, txikia zein izkinakoa izan. Erakusteko moduko armairua izango da, baita jantzigela erako armairua jartzea aukeratzen baduzu ere, ateekin nahiz aterik gabe. Benetan.
1. urratsa. Ordenatu, behingoz
Behingoz egingo duzun zerbait izango da, eta arropa guztiarekin. Ez utzi erdizka; egun bat baino gehiago behar baduzu ere, egizu lehenbailehen, emaitzak laster ikusteko. Motibazio handiagoa izango duzu. Beraz, hartu armairuetan, komodetan, kaxetan eta abarretan duzun arropa guztia eta sailkatu motaren arabera: azpiko arropa, galtzak, gonak, oheko arropa eta abar.
2. urratsa. Bota erabiltzen ez duzun arropa
Oinarrizkoa eta beharrezkoa da: erabiltzen ez duzun arropa hori kendu behar da. Hori lortzeko, egin hiru pila. Adibidez: gorde nahi dituzun galtzak, bota nahi dituzun galtzak eta, hirugarren pilan, konponketaren bat behar dutela uste duzun galtzak.
3. urratsa. Ordenatu armairua
Armairua ordenatzeko garaian, hiru aholku izan behar dituzu kontuan:
- Diseinatu nahi duzun armairua PAX armairuen barrurako soluzioekin eta KOMPLEMENT osagarriekin, zure arropa-lehentasunak zein diren aintzat hartuta: zapata edo osagarri gehiago dituzu?
- Utzi gutxi erabiltzen duzun arropa hain eskura ez dauden tokietan.
- Taldekatu arropa koloreka, ilunetik argira.
4. urratsa. Erabili baliabide guztiak
Armairuak ordenatzea ez litzakete gauza bera izango arroparako kaxarik eta esekigailu lagungarririk ez balego. Arropa guztia agerian eta ordenan izaten lagunduko dizute. Poltsak nola gorde eta oinetakoak nola antolatu jakin nahi baduzu, armairuetako arropa-antolatzaileak izan daitezke konponbidea.
5. urratsa. Erabili tiraderak
Erabili arropa-antolatzaileak jantzi txikietarako, adibidez, azpiko arroparako; banatzaileak, guztia agerian izateko; edo kaxak eta saskiak, osagarrietarako. “Tiraderak di-da batean” bideoan kontatuko dizugu.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.