Saltatu

“Batchcooking”: 3 errezeta erraz asteko menurako

Ideiak behar dituzu asteko menurako? Hartu ohitura “batchcooking” egiteko eta ez galdu 3 errezeta zoragarri hauek aste osoko janaria planifikatzeko. Prestatu janari mordoa eta jan ganoraz egunero!

Lanak eta bestelako egitekoek saturatu egiten gaituzte, eta batzuetan garrantzia gutxiegi ematen diogu ondo eta osasuntsu jateari. Baina “batchcooking” bezalako ohitura egokiekin posible da elikadura zaintzea dieta osasuntsu eta orekatua inoiz bazter utzi gabe. Eta, gainera, hatzak miazkatzeko moduko janariarekin!

Baina, ezer baino lehen, zer da “batch cooking” hori? Esan nahi duena da asteko menua osorik planifikatzea, eta erosketak txukun egitea, zerrenda zehatz batekin, ordu gutxitan oinarrizko janari asko prestatu ahal izateko eta, horiei esker, aste osoan modu egokian jateko, bai eta hurrengo asteetan ere. Orain askoz argiago dago, ezta?

Bada, zeri buruz ari garen argi geratu denez, gure enbaxadore Rocíok (@kidsandchic) proposatzen dizkigun 3 errezeta ikusiko ditugu, asteko menuan txertatu ahal izateko. Adi!

Batchcooking: asteko menurako errezeta errazak

1-Aran eta ahabiazko crumble-a

Gogoan izan batch cooking-ek esan nahi duela janari kopuru handiak prestatzea, beraz, hemen proposatu dizkizugun errezeta guztiak hainbat egunetarako pentsatu dira.

Aran eta ahabiazko crumble honen errezeta ezin hobea da sukaldean oso trebeak ez direnentzat, zeren, izen horrekin konplexua eta goi-mailako sukaldaritzakoa iruditu arren, erraz-erraza da.

Anoa kopurua: 10-12

Prestaketa denbora: 40 min.

Zailtasun-maila: oso baxua

Osagaiak

  • 8 aran heldu
  • 1 katilukada arandano fresko
  • 1 katilukada marrubi
  • Limoi baten zukua
  • 1 koilarakada kanela.hautsa
  • 1 koilarakada banilla
  • 2 koilarakada panela (goxoagoa gera dadila nahi baduzu, gehiago bota ahal diozu)
  • 2 edalontzi olo-maluta
  • 2 koilarakada granola
  • 5 koilarakada arbendol-irin + 2 koilarakada olo-irin
  • 1 koilarakada banilla
  • 5 koilarakada gatzik gabeko gurin
  • 5 koilarakada ezti

Prestaketa:

  1. Berotu labea 180 ºC-an.
  2. Garbitu fruta, eta zatitu bai aranak bai marrubiak zati ertainetan.
  3. Jarri fruta erabiliko duzun moldearen hondoan.
  4. Gehitu limoi-zukua, limoi-birrindua, kanela, banilla eta panela, eta nahastu ondo koilara batez.
  5. Aparteko ontzi batean, jarri crumble-aren osagaiak eta nahastu eskuekin, harea bezala izan eta pikorrak eduki arte.
  6. Bota crumble-a, sakabanatuta, lehen moldean jarri dugun frutaren gainetik.
  7. Sartu labean 30-40 minutuz, urre-kolorea izan arte.

Eta listo! Epel zerbitzatu dezakezu, jogurt pixka batekin, esne begetalarekin edo izozki-bola goxo batekin. Zeuk aukeratu.

Batchcooking: asteko menurako errezeta errazak

2- Azalore egosia piper gorrien kremarekin eta piperrauts gozoarekin

Azaloreak ospe txarra duen arren, elikagai bikaina da gure dietan sartzeko, eta goxo-goxoa gainera; hori dela eta, gure batchcooking ohituran txertatuko dugu. Rocíok erabaki du azalorea egostea, eta piper gorriekin prestatutako krema goxo eta bitxiarekin zerbitzatzea. Begira zer nolako itxura duen!

Jankide kopurua: 2-6

Prestaketa denbora: 30 min.

Zailtasun-maila: baxua

Osagaiak

  • 1 azalore ertain
  • 3 piper gorri egosi handi
  • 4 tomate lehor deshidratatu
  • 1 ekilore-pipita eta kuia-pipita katilukada (katilu ertaina)
  • Lima erdiaren zukua
  • Koilarakada erdi piperrauts gozo maluta
  • 1 oliba-olio koilarakada
  • 2 baratxuri-atal txikituta

Prestaketa

Piper gorrien kremarako:

  1. Txigortu pipitak zartaginean, olio eta gatz pixka batekin.
  2. Txikitu piper gorri egosiak (pipitarik gabe), pipitak, tomate lehor deshidratatuak, lima-zukua, baratxuriak, olioa eta piperrauts gozoa, dena batera, nahasketa homogeneoa lortu arte.
  3. Bota piperrauts gozo malutak gainetik, eta gorde dena beirazko poto batean, aurrerago erabiliko dugu eta.

Azalore egosirako:

  1. Kendu kanpoko hostoak eta azpiko kimua, azalorea mozteko taulan eroso jarri ahal izateko.
  2. Labana handia erabiliz, moztu azalorea 1,5 cm-ko lodierako xerretan. Oharra: Moztu ahala, puskak askatuko dira; ez bota. Egosi edo beste errezeta batzuk prestatzeko erabil ditzakezu.
  3. Pintzel batez, margotu azalore xerrak piper gorrien kremarekin.
  4. Piztu arranparrila, potentzia handiarekin, bota olio pixka bat eta jarri margotutako azalorea laberako paperean bilduta; utzi 6 minutuz.
  5. Paperaren azpialdea erretzen hasi denean, biratu azalorea, beste aldetik ere egiteko; itxi berriro laberako papera eta utzi beste 5 minutuz. Bigun geratu behar da.
  6. Atera labetik eta zerbitzatu bero, piper gorrien krema apur batekin eta entsaladarekin. Goxo-goxo geratuko da.

3-Baratxuri krema

Asteko menuan txertatzeko krema bikaina. Izan ere, erraz prestatzen da, ia-ia edozein elikagai onartzen du eta goxo-goxo dago.

Gure batchcooking saiorako Rocíok aurkeztu digun azken errezeta baratxuri krema da.

Jankide kopurua: 4-6

Prestaketa denbora: 25 min.

Zailtasun-maila: baxua

Osagaiak

  • 200 g arbendol gordin
  • 2 baratxuri-atal txiki
  • 100 g ogi, biguna zein biribila
  • 1 litro ur hotz
  • 100 ml oliba-olio birjina estra
  • 35 ml ardo-ozpin eta gatza

Prestaketa

  1. Jarri ogia uretan eta utzi albo batean.
  2. Irabiagailuaz, nahastu arbendol gordinak, ura eta baratxuri-atalak, dena ondo-ondo nahastu arte.
  3. Gehitu ogia (zatituta), oliba-olioa eta gatza.
  4. Nahastu berriro, potentzia handiz, osagai guztiak ondo integratuta geratu eta krema homogeneo eta biguna lortu arte.
  5. Zerbitzatu arbendol gordinekin eta oliba-olio zurrusta batekin.

Dagoeneko baditugu asteko menu goxoa prestatzeko zenbait ideia; orain, ez ahaztu tupperrak antolatzea, “batchcooking” saioak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen. Sukaldean, tupperren tiraderan, duzun anabasa nola antolatu jakin nahi baduzu, ikusi bideo hau eta ezagutu IKEA-k ematen dizkizun aholkuak.

    Ilusio handia egiten digu bezeroek gure produktuak sormenaz erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere bai! Hori bai, kontuan izan IKEA-ko produktuak eraldatzen badituzu ezin izango direla berriz saldu, ez eta jatorrizko helbururako erabili ere; hori dela eta, berme komertziala eta produktua itzultzeko eskubidea automatikoki indargabetuko dira.