Eduki nagusira joan

Aitaren Egunerako 7 opari original

Aitaren Egunerako opari ezin hobe baten bila zabiltza? Ez kezkatu, gure IKEA dendetako zazpi opari original eta praktikoenekin zerrenda bat egin dugu. Martxoaren 19 honetan, eman ezustekoa aitari opari berezi batekin eta prezio merke-merkean.

Aitaren Egunerako opari merke eta originalak egiteko ideiak
Aitaren Egunerako opari merke eta originalak egiteko ideiak

Egutegiko egunak markatu ahala, geroz eta gertuago ikusten dugu martxoaren 19a. Badakizu zer esan nahi duen horrek, ezta? Hortxe bertan dugula Aitaren Eguna.

IKEA-n badakigu aita batentzat opari hoberena berarekin denbora pasatzea eta familian une atsegin eta dibertigarri batez gozatzea dela. Eta munduko aita hoberena dela esateko gutizia estra bat eman nahi badiozu, zer? Horretarako, zerrenda bat prestatu dugu gure “Aitaren Egunerako opari nagusienekin”. Originalak dira, aurrekontu guztietarako eta, guztiaren gainetik, oso praktikoak dira, guri gustatzen zaigun moduan.

Beraz, zeren zain zaude begiratu bat emateko? Aurkitu opari ezin hobea!

1- Musika eta soinu-banda originalak atsegin dituztenentzako opariak

Zure aita musika- edo zinema-zalea bada, ez dago belarriak goxatzea baino opari hoberik, baina ez lausenguekin bakarrik, lehen proposamen honekin baizik: SYMFONISK wifi-bozgorailu bat.

Soinu inguratzailea du eta eroso konektatzen da wifi bidez, zure aitak mugikorreko musikaz edo telebistako filmaz gozatu besterik ez izan behar ez dezan, zinema-areto bateko soinu-kalitatearekin gainera. Apalategi-modeloa edo mahai-lanpara bi koloretan eskura daiteke. Zuk erabaki.

Opari merkeak eta originalak Aitaren Egunerako

2- Aita despitatuentzako opariak

Zure aita etxean beti kargagailu bila ibiltzen den horietakoa da, ez duelako inoiz leku berean uzten? Zergatik ez dizkiozu gauzak errazten eta kargatzeko oinarri bat oparitzen, toki erraz eta eroso batean jar dezan?

NORDMÄRKE eta LIVBOJ haririk gabeko kargagailuak oso erabilgarriak dira, etxea kargatzeko puntu bat beti eskura izateko, eta kable estrarik gabe. Duten diseinuari esker, super erraza da ia edozein txokotan integra daiteke. Gainera, NORDMÄRKE gailuak anaia biki bat du, haririk gabeko karga-oinarri bat izan beharrean, hiru USB ataka ditu, oso erosoa gailu guztiak batera konektatzeko. Emaiozu poz pixka bat aitari eta salba ezazu beti kargagailu bila ibiltzetik edo korapilatutako kable gogaikarri horiek askatzetik!

3- Aita langileentzako opariak

Aurreko ideia gustatu bazaizu, hau izugarria dela pentsatuko duzu. Aita langile horientzat, orduak eta orduak ordenagailuaren pantailaren aurrean pasatzen duten horientzat, zergatik ez oparitu ikusmena babesteko flexo polit bat?

HEKTAR eta RIGGAD flexoak, gainera, oinarrian mugikorra kargatzeko haririk gabeko oinarri bat dute, eta RIGGAD USB ataka gehigarri bat ere badute. Horrela, lankide aparta izango duzu.

Opari merkeak eta originalak Aitaren Egunerako

4- Aita abenturazaleentzako opariak

Asteburuko ihesaldiak gustatzen zaizkio? Bizkar-zorro bat izan daiteke Aitaren Egunerako opari ezin hobea. Gure STARTTID bizkar-zorroen modelo bat ez da ohiko bizkar-zorroak bezalakoa, alboko itxiera bat du seguruagoa eta erosoagoa izan dadin barruko objektuak hartzea.

Gainera, oso egokia da lanera eramateko, konpartimentu berezi bat duelako ordenagailu eramangarria gordetzeko eta, bere tamaina nahiko handiari esker, bazkariaren tuperra ere gorde daiteke.

5- Aitaren Egunerako opari gourmetak

Has gaitezen gure lehen opari gourmetarekin. Zure aita te- eta kafe-zale amorratua bada, sekulako ilusioa egingo dio horrelako edari beroak hartzeko osagarrien kit bat izatea (eta ilusio hori are handiagoa izango da kafe on baten pakete batekin edo infusio exotiko eta berri batzuekin lagunduz gero).

Aitaren Egunerako oparitzeko ideia horretarako TEMPERAD gomendatzen dizugu, kafearen neurri zehatzak dituelako, eta BLOMNING kaxak, produktua modurik hoberenean gordetzeko eta egoera ezin hobean mantentzeko.

6- Minutu bat ere gelditzen ez diren horientzat

Goizetako errutina askoz hobeto ematen da gure alboan kafe edo infusio goxo bat eramateko katilu eramangarri bat badugu. Horrela, aurreko osagarriekin edari bero on bat prestatu eta gero, jokoan sartuko dira UNDERSÖKA eta TROLIGTVIS zure aitaren laneko, bidaiako edo familiarekin txangoan joateko bidaide gisa. Zer iruditzen zaizu? Proposamen honekin eta aurrekoarekin, kit ezin hobea egingo duzu zalantzarik gabe.

7- Osagarri apartak etxeko gertaeretarako

Aitaren Egunean zer oparitu jakiteko beste aukera bat kopa-joko oso bat da etxean dastaketak egiteko.
STORSINT bildumak ardo-, cava- eta garagardo-kopa aukera zabala du etxean dastaketak egitean zentzumen guztientzat esperientzia borobila izan dadin. Izan ere, ez baitago neurrira egindako kopa batean ateratako edari bat baino ezer hobeagorik.

Gainera, STORSINT serieko pitxer honekin osa dezakezu oparia, azken ukitu hori emateko.

Pakete polit batean bilduta eman diezazkiokezu edo dastaketa berezi bat ere presta diezaiokezu gosegarri batzuekin eta orduantxe bertan erabili. Errege bat bezala sentituko da!

Zer deritzozu? Espero dugu inspiratzeko balio izatea eta zure aitarekin egun oso berezi batez gozatzea. Artikulu hau gustatu bazaizu eta dekoratzeko eta ordenatzeko ideia gehiago irakurri nahi badituzu, ez galdu gure hurrengo artikulua.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.