Eduki nagusira joan

Egokitzapena: IVAR apalategia

Gauza asko gorde behar dituzu, baina ez duzu horretarako toki handiegirik? IVAR apalategi hau gune txikietarako ideia bat izan zen. Oso gustuko dugu; izan ere, behar ez duzunean alde batera utz daiteke eta behar duzunean berriro jarri. Hemen erakutsiko dizugu nola egin.

Egokitzapena: IVAR apalategia
Egokitzapena: IVAR apalategia

HONAKO HAU BEHAR DUZU:

IVAR bi atal/apal sistema bat
6 RILL gurpil (50 mm)
6 NORRBYN helduleku
2 FÅGLAVIK eskutoki
500/40 mm-ko 3 zurezko ohol (pinuak oso ondo ematen du IVAR altzariarekin)
Zurerako 50 mm-ko 12 torloju
Zurerako 20 mm-ko 24 torloju (luzeagoak izan daitezke)
Zuloak egiteko gailu elektriko 1
Pintura zuri apur bat, brotxa eta karrozero zinta

Lehenik, muntatu IVAR apalategiaren alboak (momentuz, ez muntatu beste ezer). Jarraian, finkatu zurezko hiru oholak albo bakoitzaren beheko aldera (50 mm-ko 2 torloju hanka bakoitzean). Ondoren, jarri gurpilak bi muturretan (20 mm-ko 4 torloju bakoitzean).

Orain, apalategiaren gainerako atalak munta ditzakezu muntatze-argibideei jarraituz.

Gero, kokatu NORRBYN eskutokiak. Guk eskutokiak ere zuriz margotu genituen (eta karrozari-zinta erabili genuen margotzerakoan lerroak zuzenak izan zitezen).

GURE AHOLKUA

Zurezko piezak torlojuekin lotu aurretik, komenigarria da zulagailuarekin zulo bat egitea. Zuloak jarri nahi duzun torlojua baino zertxobait txikiagoa izan behar du.

FÅGLAVIK heldulekuak oso ondo gelditzen dira, eta ondo datoz apalategia lerratzeko. 5 mm-ko bi zulo egin beharko dituzu alde bakoitzean, eta metalerako 4 mm x 50 mm-ko torloju batekin lotu.

Oro har, apalategi guztiak horman finkatzeko gomendatzen da, irauli ez daitezen. Kasu honetan, alde batera mugitu ahal izatea nahi genuenez, EKORRE kako bat jarri genion, goiko apaletatik lotu (eta askatu) daitekeen metalezko kable batekin.

Prest! Bukatzeko, gehitu kako batzuk, apalategi bikain honetan gauzak zintzilikatu ahal izateko. Zorte on egokitzapenarekin!

Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Therese Ericsson
Diseinu digitala: Cecilia Englund
Sormenezko idazketa: James Rynd
Argazkiak: Sandra Werud
Edizioa: Linda Harkell