Eduki nagusira joan

Aholkularitza birtualaren zerbitzua kontratatzeko baldintza orokorrak

Kontratatzeko baldintza orokor hauek berariaz arautuko dituzte IKEA IBÉRICA S.A. enpresaren eta IKEA-ren web-orrian eskainitako aholkularitza birtualaren zerbitzua kontratatzen duten erabiltzaileen edo bezeroen artean sortzen diren merkataritza-harremanak.

IKEA-k jakinarazten du zerbitzu hau IKEA produktuak etxean erabiliko dituzten bezeroei eskaintzen zaiela eta, hala balegokio, bezero horien negozioarekin eta/edo jarduera profesionalarekin loturarik ez duen erabilera ematen dietenei.

1. KONTRATAZIO AURREKO INFORMAZIOA ETA ADIERAZPENAK

 

Bezeroek kontratatzeko baldintza orokor hauek kontsultatu, gorde eta inprimatu ahalko dituzte, zerbitzua kontratatu aurretik eta erosketa prozesuak iraun bitartean.

Bezeroak webgune hau erabiltzen duenean emandako informazio eta datu pertsonal guztiak IKEA taldeko Pribatutasun-politikari jarraikiz tratatuko dira, Erosketa-baldintza hauetan zehaztutako datuen tratamenduaren eta Bezeroak Erosketa-baldintzak onartu zituen unean markatutako aukeren arabera. Bezeroak onartzen du IKEA taldeari emandako informazio eta datu guztiak errealitatearekin bat datozela. Bezeroek beharrezko informazio guztia ematen ez badute, ezingo dira eskaerak izapidetu.

Bezeroek iruzurrezko edo gezurrezko eskaerarik ez egiteko konpromisoa hartuko dute eta, halako kasuetan, IKEA taldeak ezeztatzeko eta dagozkion neurriak hartzeko eskubidea izango du.

Bezeroak baieztatzen du adinez nagusia dela eta kontratu ekonomikoak egiteko beharrezko egitezko gaitasun eta gaitasun legal nahikoa daukala.

2. IKEA produktuak

 

Bezeroak onartu egiten du badakiela IKEA dendan saltzen diren produktu guztiak etxean erabiltzeko baino ez direla, eta produktu horiek dagozkien arauak eta estandarrak betetzen dituzten test guztiak gainditu dituztela. Nolanahi ere, eskaintzako produktu batzuk erabilera profesional edo publikorako ere garatu dira, eta erabilera jakin horiei dagozkien arau teknikoek zehaztutako segurtasun-, iraunkortasun- eta egonkortasun-baldintzak betetzen dituzte.

IKEA-k bere produktu guztiei lotuta eskaintzen dituen bermeak oro har etxeko erabilerara mugatuta daude. Bezeroek, IKEA dendako produktu bat erosi aurretik, beti ziurtatu beharko dute egokia dela eman nahi dioten erabilerarako. Horretan laguntzeko, produktuen deskribapenak biltzen dituzten fitxak daude kontsultatzeko eskuragarri hala IKEA dendetan nola www.IKEA.es webgunean.

IKEA-k ez ditu bere gain hartzen IKEA-ren produkturen bat diseinatu zenerako ez beste funtzio baterako erabiltzeagatik sor daitezkeen kexak.

Bezeroak zin egiten du badakiela IKEA taldeak ez daukala nazioarteko estandarren (ISO9000, ISO 14000, EMAS, SA8000, etab.) araberako kudeatzeko sistema ziurtaturik. IKEA taldearen helburua honako hau da: IKEA marka bera izatea bezeroen kalitate-bermea, bai ekoizpen-prozesuei zein saltzen dituen produktuei dagokienez, kalitatea, segurtasuna, ingurumena eta enpresaren erantzukizunei dagozkien beste hainbat alderdi kontuan hartuz. Xede horrekin, gure prozesu guztiak kontuan hartzen dituzten hainbat kudeaketa-sistema eta barneko protokolo ditugu, eta sistema horiek guk geuk ikuskatzen ditugu gure enpresako unitate guztietan puntu guztiak betetzen direla ziurtatzeko.

Produktuen fabrikazioa IKEA-ren berezko kalitate-, ingurumen- eta enpresa-erantzukizunaren inguruko estandarren arabera egiten da, nazioarteko printzipioak kontuan hartuz, eta gorago aipatutako arauekin koherentziaz jokatuz. Gainera, barne ikuskariak dauzka, etengabe egiaztatzeko IKEA-ko produktuen hornitzaile eta zerbitzu guztiek estandar horiek ondo ezartzen eta betetzen ote dituzten.

3. GURE DATUAK:

 

Zerbitzua IKEA IBÉRICA S.A. enpresak ematen du, A28812618 IFK duenak, helbidea Avenida Matapiñonera Nº 9, código postal 28703, San Sebastián de los Reyes (Madril) duena, eta Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoena, 1251 Liburukian, 8. atalean, 102. folioan, 23549 orrian.

4. ZERBITZUA EMATEKO BALDINTZAK

 

IKEA-k jakinarazten du urrutiko aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzuetan adierazitako gela (sukaldea, logela edo egongela) diseinatzeko aholkularitza soilik sartzen dela. Produktuak eta beste zerbitzu osagarriak dendan erosten diren unean bertan ordaindu beharko dira.

Sukaldeen aholkularitza-zerbitzuaren kasuan, bezeroak adierazten du sukaldea behin betiko egoeran dagoela, ur- eta elektrizitate-hartuneak izango diren moduan daudela, eta zoruak eta hormek ere azken akabera dutela.

Planoetan edo aurrekontuetan sartzen diren produktuak edo aholkularitzan tratatutakoak ez dira aholkularitza-zerbitzuan sartzen, eta ez dira inolaz ere prezioan sartzen, eta beraz, ohiko erosketa-sistemaren bidez soilik erosi ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den datako prezioan eta baldintzetan soilik erosi ahal izango dira, aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuetan baldintza desberdinak azaldu arren. Modu berean, aholkularitza-zerbitzuan ez da sartzen garraio-zerbitzurik, muntatzeari edo baldintza hauetan berariaz aipatzen ez den zerbitzu osagarririk.

Zerbitzua emateko ezinbesteko baldintza gisa, kontratatzaileak IKEA salbuesten du eta, beraz, arduradun bakarra izango da produktuak zehaztapen teknikoak eta jarraibideak aintzat hartzeko eta errespetatuz erabiltzeko, baita produktuaren kokapen egokia egiaztatzea ere eraikinean, eraikinaren liburuarekin, eraikinaren erabilera- eta mantentze-betebeharrekin, larrialdietarako eta ebakuaziorako gidaliburuarekin eta eraikinarekin zerikusirik duen edozein aplikazio-baldintzarekin, IKEA-k ez dituelako ezagutzen eta horiek ezagutzeko betebeharra Bezeroarena soilik izango delako.

Aurrez adierazi den horrexegatik, bezeroaren erantzukizuna izango da, eta ez beste inorena, IKEA-k sortutako Diseinua eta dokumentazioa egokitzen den edo aldatu behar den egiaztatzea, bezeroaren aldetik, segurtasun-, bizigarritasun- eta egokitasun-baldintzei eta gainerako beste betebeharrei egokitzen zaizkien erabiltzaile, titular, maizter edo higiezinarekin lotutako zerbitzu hau jasotzea legitimatzen duen beste edozein titulu duelako.

5. ZERBITZUAREN AZALPENA

SUKALDEEI BURUZKO AHOLKULARITZA BIRTUALA

 

IKEA-k Aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu bat emango du urrutitik sukaldeak erosteko, eta zerbitzu horretan IKEA-ko sukaldeak Diseinatzea eta haien Plangintza egitea sartuko da. Horretarako, hitzordua erreserbatzeko prozesuan bezeroak betetzen duen inkestan emandako informazioan eta bezeroak emandako planoan oinarrituko da. IKEA-k ez du emango IKEA-koak ez diren produktuekin soilik osatutako sukaldeak diseinatzeko eta haiek planifikatzeko zerbitzurik.

IKEA-k bezeroari automatikoki berretsiko dio zerbitzua emango den data eta ordu zehatza (astelehenetik larunbatera izango da beti, jai nazionaletan izan ezik, eta IKEA-ren merkataritza-ordutegian). Bezeroak gehienez 48 orduko epean bidali beharko dizkio aholkularitza jaso nahi duen gainazalaren planoa, papereko eskalan, eta, ahal dela, autocad-eko plano digital batean, ikeaparati@ikea.com helbidera.

Zerbitzua behin ematen da, telefono bidezko saio bakar batean edo linean, eta bi aldeek adostutako datan eta adierazitako urrutiko bitartekoen bidez. Gehieneko iraupena bi ordukoa izango da, bezeroarekin aurrez besterik adostu ezean.

Zerbitzuaren emaitza 3Dko planoa duen proiektu bat eta aurrekontu bat entregatuz egiaztatzen da, eta entrega horrek edozein betebeharretik edo erantzukizunetik salbuetsiko du IKEA, bezeroarekin saioa adostu den datatik hasi eta 7 eguneko gehieneko epean.

Bezeroak diseinuan bi aldaketa egitea eska dezake, egin nahi dituen aldaketak ikeaparati@ikea.com helbidean eskatuta 30 eguneko gehieneko epean. IKEA-k beste diseinu bat, plangintza bat eta aurrekontu bat bidaliko dizkio bezeroari eskaera egiteko erabili zuen helbide elektroniko berera eta gehienez 7 eguneko epean.

LOGELEI BURUZKO AHOLKULARITZA BIRTUALA

 

IKEA-k Aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu bat emango du urrutitik logelak erosteko, eta zerbitzu horretan IKEA-ko logelak Diseinatzea eta haien Plangintza egitea sartuko da. Horretarako, hitzordua erreserbatzeko prozesuan bezeroak betetzen duen inkestan emandako informazioan eta bezeroak emandako planoan oinarrituko da. IKEA-k ez du emango IKEA-koak ez diren produktuekin soilik osatutako logelak diseinatzeko eta haiek planifikatzeko zerbitzurik.

IKEA-k bezeroari automatikoki berretsiko dio zerbitzua emango den data eta ordu zehatza (astelehenetik larunbatera izango da beti, jai nazionaletan izan ezik, eta IKEA-ren merkataritza-ordutegian). Bezeroak gehienez 48 orduko epean bidali beharko dizkio aholkularitza jaso nahi duen gainazalaren planoa, papereko eskalan, eta, ahal dela, autocad-eko plano digital batean, ikeaparati@ikea.com helbidera.

Zerbitzua behin ematen da, telefono bidezko saio bakar batean edo linean, eta bi aldeek adostutako datan eta adierazitako urrutiko bitartekoen bidez. Gehieneko iraupena bi ordukoa izango da, bezeroarekin aurrez besterik adostu ezean.

Zerbitzuaren emaitza 3Dko planoa duen proiektu bat eta aurrekontu bat entregatuz egiaztatzen da, eta entrega horrek edozein betebeharretik edo erantzukizunetik salbuetsiko du IKEA. Bezeroarekin saioa adostu den datatik hasi eta gehienez 7 eguneko epean.

EGONGELEI BURUZKO AHOLKULARITZA BIRTUALA

 

IKEA-k Aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu bat emango du urrutitik egongelak erosteko, eta zerbitzu horretan IKEA-ko egongelak Diseinatzea eta haien Plangintza egitea sartuko da. Horretarako, hitzordua erreserbatzeko prozesuan bezeroak betetzen duen inkestan emandako informazioan eta bezeroak emandako planoan oinarrituko da. IKEA-k ez du emango IKEA-koak ez diren produktuekin soilik osatutako egongelak diseinatzeko eta haiek planifikatzeko zerbitzurik.

IKEA-k bezeroari automatikoki berretsiko dio zerbitzua emango den data eta ordu zehatza (astelehenetik larunbatera izango da beti, jai nazionaletan izan ezik, eta IKEA-ren merkataritza-ordutegian). Bezeroak gehienez 48 orduko epean bidali beharko dizkio aholkularitza jaso nahi duen gainazalaren planoa, papereko eskalan, eta, ahal dela, autocad-eko plano digital batean, ikeaparati@ikea.com helbidera.

Zerbitzua behin ematen da, telefono bidezko saio bakar batean edo linean, eta bi aldeek adostutako datan eta adierazitako urrutiko bitartekoen bidez. Gehieneko iraupena bi ordukoa izango da, bezeroarekin aurrez besterik adostu ezean.

Zerbitzuaren emaitza 3Dko planoa duen proiektu bat eta aurrekontu bat entregatuz egiaztatzen da, eta entrega horrek edozein betebeharretik edo erantzukizunetik salbuetsiko du IKEA. Bezeroarekin saioa adostu den datatik hasi eta gehienez 7 eguneko epean.

Hartutako betebeharrak gauzatzen uzten ez duen ezinbesteko gertaeraren bat, edo bezeroari egotzi ezin zaion gertaeraren bat, gertatuz gero, ez da ulertuko IKEA-k betebeharrak bete ez dituenik.

Zerbitzua emateko ezinbesteko baldintza gisa, kontratatzaileak IKEA salbuesten du eta, beraz, arduradun bakarra izango da produktuak zehaztapen teknikoak eta jarraibideak aintzat hartzeko eta errespetatuz erabiltzeko, baita produktuaren kokapen egokia egiaztatzea ere eraikinean, eraikinaren liburuarekin, eraikinaren erabilera- eta mantentze-betebeharrekin, larrialdietarako eta ebakuaziorako gidaliburuarekin eta eraikinarekin zerikusirik duen edozein aplikazio-baldintzarekin, IKEA-k ez dituelako ezagutzen eta horiek ezagutzeko betebeharra Bezeroarena soilik izango da. Aurrez adierazi den horrexegatik, bezeroaren erantzukizuna izango da, eta ez beste inorena, IKEA-k sortutako Diseinua eta dokumentazioa egokitzen den edo aldatu behar den egiaztatzea, bezeroaren aldetik, segurtasun-, bizigarritasun- eta egokitasun-baldintzei eta gainerako beste betebeharrei egokitzen zaizkien erabiltzaile, titular, maizter edo higiezinarekin lotutako zerbitzu hau jasotzea legitimatzen duen beste edozein titulu duelako. Bezeroak emandako informazio guztia IKEA-rena izatera pasatuko da, baina IKEA ez da bi aldeen artean emandako informazioaren egiazkotasunaren, zehaztasunaren edo nahikotasunaren erantzule egingo.

6. PREZIOA ETA ORDAINKETA

 

Aholkularitza-zerbitzuaren hitzorduaren erreserba ordaintzeko, ordainketa-bitarteko hauek onartzen dira: bezeroaren arreta-zerbitzuaren bidez kudeatutako lineako ordainketa, eta ez da onartuko da eskudirutan ordaintzea.

Zerbitzua ezin izango ordaindu xedatu ez den beste modu batera, ezta eskaera egin ez den beste IKEA establezimendu batean ere, ez eta Urrutiko salmenta-zerbitzuaren bidez ere.

Planoetan edo aurrekontuetan sartzen diren produktuak edo aholkularitzan tratatutakoak ez dira aholkularitza-zerbitzuan sartzen, eta ez dira inola ere prezioan sartzen, eta beraz, ohiko erosketa-sistemaren bidez soilik erosi ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den datako prezioan eta baldintzetan, aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuetan baldintza desberdinak azaldu arren. IKEA-k zerbitzu osagarriak kontratatzeko aukera eskainiko dio bezeroari erosketa egiteko unean, hala nola garraio-zerbitzua eta instalazio-zerbitzua. Zerbitzu horiek kanpoko enpresa-kolaboratzaile batekin kontratatu beharko ditu bezeroak. Sukaldea instalatzeko kanpoko enpresa-kolaboratzaile bat kontratatzen badu, enpresa horrek instalatzen hasi baino lehen sukaldea egiaztatuko du, diseinua bezeroaren sukaldera ongi egokitzen dela ziurtatzeko.

Sukaldeei buruzko aholkularitzarako: IKEA-k neurketak egiteko laguntza eskatzeko aukera eskaintzen dio bezeroari Egiaztatze-zerbitzuaren bidez. Zerbitzu hori gehigarri bat da eta 40 euroko kostu finkoa du, azkenean bezeroak sukaldea IKEA-n erostea erabakitzen duen ala ez aintzat hartu gabe. Alabaina, plangintza-zerbitzua kontratu eta gero, bezeroak azkenean sukaldea IKEA-n erosten badu, zenbateko hori deskontatu egingo zaio sukaldearen preziotik.

7. SALDU ONDOKO ZERBITZUA

Zerbitzuaren kontratazioarekin bezeroak gorabeherarik izanez gero, establezimenduetako batera joan beharko du. Era berean, IKEA-ren bezeroaren arreta-zerbitzuarekin harremanetan 900 400 922 telefonoan (kostua desberdina izan daiteke telekomunikazioen zerbitzu-hornitzailearen arabera) 10:00etatik 22:00etara.

8. BERMEA

IKEA-k bezeroak erosi edo kanpoko enpresa-kolaboratzaileek entregatu eta bi urteko epean erantzuten dio onespen faltari, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzaldiko Errege Dekretuaren arabera.

METOD sukaldeko sistemak merkataritza-bermearen berariazko baldintzak ditu, eta sukaldea etxeko erabilerarako erabiltzen denean soilik. Bermeak METOD sukaldeko armairu-sistemaren honako osagai hauen material eta fabrikazio akatsak estaltzen ditu 25 urtez: Armairuaren egitura, aurrealdeak, UTRUSTA bandak, erabat ateratzen diren tiraderak, UTRUSTA melaminazko eta beira tenplatuzko apalak, zokaloak, hankak, alboko panelak, tapak/moldura, sukalde-gainekoak (LILLTRASCK eta FYNDIG izan ezik) eta harraskak (FYNDIG izan ezik).

Berme mota honek ez du estaltzen FYNDIG sukalde-sistema.

Bermeak estaltzen ez dituen produktuak dira: heldulekuak, eskulekuak, FYNDIG eta LILLTRASCK sukalde-gainekoak, ERSATTARE ontzi-garbigailu erdiintegraturako bandak eta BEHJALPLIG ontzi-garbigailu guztiz integraturako bandak. FORVARA tiraderek, UTRUSTA saretadun saskiek eta TUTEMO eta HORDA armairu irekiek 10 urteko bermea dute. Edonola ere, adierazitako estekan bermearen berariazko baldintzak eta zer estaltzen duen kontsultatzea gomendatzen dugu, baita mantentze-argibideak ere, produktu bakoitzari ahalik eta tratamendu hoberena emateko.

Informazio hori lortzeko, joan https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/returns-claims/guarantee/ helbidera

9. ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

 

Atzera egiteko eskubidea ez zaio aplikatzen zerbitzuak kontratatzeari, zerbitzua osorik exekutatu bada, exekutatzen hasi denean, kontsumitzaileak berariaz onetsi ostean, eta jakitun izanik, enpresariak zerbitzua guztiz exekutatu eta gero, atzera egiteko eskubidea galduko duela.

Bezeroak aitortzen du jakinarazi zaiola zerbitzua ematen hasi eta gero, harekin konforme dagoela esan nahi duela, eta zerbitzua osorik egin eta gero ezingo duela gauzatu atzera egiteko eskubidea eman zaion zerbitzu horretan, eta ez zaiola itzuliko kontzeptu horren zenbatekoa.

10.- LEGEDI APLIKAGARRIA FORUAREN MENDE JARTZEA

 

Baldintza hauek Espainiako lege manuen arabera gauzatuko dira, zehaztuta ez dauden interpretazio, baliozkotasun eta exekuzio auziei dagokienez.

Aldeek adosten dute kontratuko baldintza hauek interpretatzean edo exekutatzean sor litekeen edozein gatazka bezeroaren helbideari dagokion hiriko auzitegietan eta epaitegietan argituko direla.

Atzera egiteko eskubidea gauzatzeari buruzko informazio gehiago (*)

1. IKEA produktuak

Produktuak erosiz gero, 14 egun naturaleko epea izango duzu atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, inolako justifikaziorik eman beharrik gabe. Eskubide hori gauzatzeko epea entregatutako azken produktuaren jabetza materiala eskuratzen duzunean, edo zuk hala aginduta hirugarren batek eskuratzen duenean, hasiko da.

Produktuak erosiz gero, 14 egun naturaleko epea izango duzu atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, inolako justifikaziorik eman beharrik gabe. Eskubide hori gauzatzeko epea entregatutako azken produktuaren jabetza materiala eskuratzen duzunean, edo zuk hala aginduta hirugarren batek eskuratzen duenean, hasiko da.

  • Erabat atzera egitea: 14 eguneko epean atzera egiteko eskubidea gauzatzen baduzu, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu bidegabeko berandutzerik gabe, entrega-gastuak barne (eskaintzen zen ohiko entrega-modalitate merkeena aukeratu beharrean beste modalitate bat aukeratu izanak sortutako gastu osagarriak izan ezik) eta, nolanahi ere, kontratuan atzera egiteko asmoaren berri ematen den datatik hasi eta gehienez 14 egun naturaletara. Diru hori itzultzeko hasierako transakzioa egiteko erabili zenuen ordainketa-bitarteko bera erabiliko dugu, berariaz kontrakorik adierazi ez badiguzu; nolanahi ere, ez da gasturik sortuko dirua itzultzeagatik.

  • Zati batean atzera egitea: Erositako artikuluen/produktuen zati batean soilik atzera eginez gero, 14 eguneko epean, itzulitako produktuaren edo produktuen kostu osoa itzuliko dizugu, baita haien erosketari atxikitako zerbitzuengatik ordaindu diguzunaren zati proportzionala ere (garraioa/muntatzea/instalatzea) bidegabeko berandutzerik gabe, entrega-gastuak barne (eskaintzen zen ohiko entrega-modalitate merkeena aukeratu beharrean beste modalitate bat aukeratu izanak sortutako gastu osagarriak izan ezik) eta, nolanahi ere, kontratuan atzera egiteko asmoaren berri ematen den datatik hasi eta gehienez 14 egun naturaletara.

2. Zerbitzuak

Produktuak erosteaz gain, zerbitzu osagarri bat edo gehiago kontratatu badituzu (garraioa, muntatzea eta instalazioa…), zerbitzu horietako bakoitzean atzera egiteko eskubidea gauzatu ahal izango duzu 14 egun naturaleko epean, eta ezer justifikatu beharrik gabe, baldin eta kontratatutako zerbitzu horiek exekutatu ez badira. Exekutatu badira, galdu egingo duzu eskubidea. Kontratua gauzatzen den egunetik hasiko da kontatzen epe hori.

 

  • Erabat atzera egitea: Zerbitzuak eman behar badira, 14 eguneko epean atzera egiteko eskubidea gauzatzen baduzu, baldin eta kontratatutako zerbitzu horiek ez badira erabat gauzatu, egin dizkiguzun ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu bidegabeko berandutzerik gabe eta, hala balegokio, kontratu honetan atzera egiteko asmoaren berri ematen diguzun datatik hasi eta gehienez 14 egun naturalera. Diru hori itzultzeko hasierako transakzioa egiteko erabili zenuen ordainketa-bitarteko bera erabiliko dugu, berariaz kontrakorik adierazi ez badiguzu; nolanahi ere, ez da gasturik sortuko dirua itzultzeagatik.
  • Zati batean atzera egitea: Zerbitzuak eman behar badira, 14 eguneko epean kontratatutako zerbitzuen zati batean atzera egiteko eskubidea gauzatzen baduzu, baldin eta kontratatutako zerbitzu horiek ez badira erabat gauzatu, egin dizkiguzun ordainketa guztien zati proportzionala itzuliko dizkizugu bidegabeko berandutzerik gabe eta, hala balegokio, kontratu honetan atzera egiteko asmoaren berri ematen diguzun datatik hasi eta gehienez 14 egun naturaleko epean. Diru hori itzultzeko hasierako transakzioa egiteko erabili zenuen ordainketa-bitarteko bera erabiliko dugu, berariaz kontrakorik adierazi ez badiguzu; nolanahi ere, ez da gasturik sortuko dirua itzultzeagatik.

Beste baldintza aplikagarri batzuk

Diru-itzultzea atxikitzeko eskubidea dugu, legez xedatzen denari jarraikiz. Zuzenean itzuli edo entregatu beharko dizkiguzu produktuak bidegabeko berandutzerik gabe eta, edonola ere, kontratuan atzera egiteko asmoaren berri ematen den datatik hasi eta gehienez 14 egun baino lehen. Epea bete dela ulertuko da epe hori amaitu baino lehen itzultzen badira ondasunak. Zure gain joango dira ondasunak itzultzearen zuzeneko kostua. IKEA-ra ondasunak itzultzeko garraio-zerbitzu berri bat kontratatu behar izanez gero, kalkulatzen da kostu hori merkantzia bezeroaren etxera eramateko ordaindu zen zenbateko berekoa izango dela, garraio-eremu berekoa eta erosketa egin zen denda berekoa. Ondasunen balioa txikitu izanaren arduraduna zu izango zara, baldin eta ondasunen izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua ezartzeko beharrezkoa den erabilera beharrean beste bat eman bazaie.

Atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, IKEA CONTACT CENTER ESPAÑA erakundeari jakinarazi beharko diozu Plaza Espíritu Santo, Parcelas 1-3, código postal 33010- Oviedo (Asturias) helbidean, 902 400 922 telefono-zenbakian eta ikeaparati@ikea.com helbide elektronikoan, kontratuan atzera egitea erabaki duzula aitorpen argi baten bidez (adibidez, postaz, faxez edo helbide elektronikoz bidalitako gutun baten bidez). Jarraian agertzen den atzera egiteko inprimaki-eredua erabili ahal izango duzu, nahiz eta ez den beharrezkoa hura erabiltzea, atzera egiteko inprimaki-eredua edo beste edozein adierazpen garbi bete eta elektronikoki bidaltzeko aukera duzulako gure webgunearen bidez ikeaparati@ikea.com helbidera. Aukera hori zeure eginez gero, berandutzerik gabe jakinaraziko dizugu euskarri iraunkor batean (adibidez, posta elektroniko bidez) jaso dugula atzera egiteko asmoaren berri. Atzera egiteko asmoaren epea betetzeko, nahikoa izango da dagokion epea iraungi baino lehen eskubide horren berri ematen duen komunikazioa bidaltzea.

(*) Dokumentu honetan bildutako eskubideak urrutiko salmentari aplikatzen zaion araudian xedatzen direnak dira. Legean aitortutako 14 egun naturaletik aurrera, IKEA-ren itzultze-politika sartuko da indarrean: produktua ez bada probatu eta jatorrizko bilgarrian badago, IKEA-k erosketaren zenbateko osoa itzuliko du bezeroak ordaintzeko erabili zuen ordainketa-metodo berean. Bestela, IKEA-k Itzultze-txartel bat emango dio bezeroari, zenbateko osoarekin eta iraungitze-datarik ez duena. Merkataritza-politika produktuei soilik aplika dakieke, ez zaie aplikatuko kontratatuko zerbitzuei.