Osasuna eta segurtasuna IKEAren lehentasunak dira. Horregatik, instalazio eta muntaia-zerbitzua atzeratzeaa erabaki dugu gure lankide eta bezeroen segurtasuna ziurtatu arte. Laster normaltasunera itzultzea espero dugu eta hitzordu berri bat lehenbailehen eman ahal izatea espero dugu.

TaskRabbit

Muntaketa zerbitzu berria

✔ Kontratatu zerbitzu hau linean.

✔ 18 €-tik aurrera.

✔ Profesional autonomo adituak.

✔ Hautatu data eta ordua

✔ Harreman pertsonala muntatzailearekin.

✔ Altzariak muntatuta daudenean ordainduko duzu.

Zer da TaskRabbit?

TaskRabbit profesional adituak eta etxeko lanak egiteko laguntza behar duten pertsonak konektatzen dituen plataforma da.

TaskRabbit-ekin lankidetzan hasi da IKEA, altzariak muntatzeko laguntza erosoa eta erraza izateko.

*Momentuz, TaskRabbit-en zerbitzuak Bartzelonako eta bere metropolialdeko posta-kode batzuetan soilik daude erabilgarri. 

IKEA-ko altzarien muntatzailea, TaskRabbit

Nola funtzionatzen du TaskRabbit-en IKEA-ko altzariak muntatzeko zerbitzuak?

1. Kontratatu zerbitzu hau linean.

Kontratatu zerbitzu hau lineako erosketetarako. Dendan erosiz gero TaskRabbit bidez eska dezakezu. TaskRabbit-ek aurrekontu itxi pertsonalizatua bidaliko dizu. Aukeratu muntatzeko data eta ordua.

2. Taskerrarekin harremana

Prozesu horren ostean, TaskRabbit-ek Tasker batekin konektatuko zaitu. TaskRabbit-en webgunean edo aplikazioan azaldu eta berretsi ditzakezu zereginaren xehetasunak Tasker-arekin.

3. Muntaketa eta ordainketa

Taskerrek beti IKEA-ko altzarien muntaketa-argibideei jarraitzen diete. Hau da, horman lotzen dituzte, argibideetan hala adieraziz gero. Zerbitzua amaitu ostean fakturatu eta kobratuko da. Guztiz muntatutako IKEA-ko altzariez goza dezakezunean soilik ordainduko duzu.


IKEA-ko altzarien muntatzailea, TaskRabbit

Zenbateko kostua du?

IKEA-ko altzariak muntatzeko prezioak 18 €-tik aurrera dira TaskRabbit-en. Muntaketaren guztizko prezioa, muntatzeko produktuen araberakoa izango da, produktu mota bakoitzak prezio finko bat duelako.

Nork egiten ditu muntaketak?

TaskRabbit-eko muntatzaile-sarea "Tasker" deritzen pertsonez osatuta dago. Pertsona horiek adinez nagusiak diren profesional independenteak dira, eta beste baldintza batzuen artean, autonomo gisa erregistratuta izatearen ziurtagiri bat dute. Taskerrek erabakitzen dute zein kategorietako zereginak egin nahi dituzten, noiz, non eta zenbat diruren truke egingo dituzten. TaskRabbit-en erregistroak banan-banan berrikusten dira, guztiak ongi ezagutzeko eta konfiantzazko plataforma bat izateko behar diren segurtasun-neurriak betetzeko.


TaskRabbit-ek eskainitako zerbitzu gehigarriak

IKEA-ko altzariak muntatzeaz gain, TaskRabbit-ek lagungarri izan dakizkizukeen beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten profesionalekin ere jar zaitzake harremanetan, adibidez, lekualdaketarekin, garbiketarekin edo etxeko konponketekin laguntzeko. 

TaskRabbit-eko erreserba guztiak eta zeregin guztiak bere baldintzen, betebeharren eta pribatutasun-politikaren mende daude.

TaskRabbit