Saltatu

Plangintza-zerbitzua

Zure gelako altzariak planifikatzen lagunduko dizugu

IKEA-ko adituen arreta osoa jasoko duzu, eta zure beharretara hobekien egokitzen diren sukaldeko, egongelako, logelako edo bainugelako altzarien plangintzari buruzko aholkuak emango dizkizute. Eskatu hitzordua arreta pertsonalizatua jasotzeko dendan edo, nahiago baduzu, modu birtualean edo etxean bertan, zure etxetik mugitu beharrik gabe.  

Sukaldeak | LogelaEgongelak | Bainugelak | Haurrentzako eta gazteentzako logela | Lanerako, ikasteko eta jokatzeko espazioak

Barne-diseinuko proiektuak | Proiektu pertsonalizatuak zure negoziorako

Sukaldeen plangintza

Plangintzan eta aholkularitzan adituak gara eta badakigu zure sukaldea berritzea erabaki garrantzitsua dela. Zure gustuak eta beharrak kontuan hartuta, zure sukaldeari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizugu prozesu osoan zehar, arrakasta handia izan dezan. 

Zure sukaldearen plangintza osoarekin hasi nahi baduzu, aukeratu nahi duzun metodoa eta eskatu hitzordua 

  • Dendan:  Zatoz hurbilen duzun dendara eta aholkulari batek lagunduko dizu. Doan
  • Birtuala: Gure espezialistekin doako bilera bat izango duzu bideodei bidez zure ametsetako sukaldea elkarrekin sortzeko. Doan
  • Etxera bidaltzea: Aukeratu eguna eta ordu-tartea, eta gure aholkulariak zurekin harremanetan jarriko dira telefono dei baten bidez, bisita zure etxean programatzeko. Prezioa: 49 €

3Dko plangintza profesionala (oinplanoak eta altxaerak) eta aurrekontu zehatza eskaintzen dizkizugu, garraio-, muntaketa- eta instalazio-zerbitzuak barne. Behar dituzun produktuen erosketa-zerrenda emango dizugu eta, aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Prozesua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.

*Kontsultatu zure inguruan dauden zerbitzuak hitzordua eskatzerakoan

Logelen plangintza

Dekorazioan eta aholkularitzan adituak gara, eta zure gustuak eta beharrak kontuan hartuta logelari edo armairuari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizugu. 

  • Dendan:  Zatoz hurbilen duzun dendara eta aholkulari batek lagunduko dizu. Doan
  • Birtuala: Bideodei bat izango duzu gure espezialistekin. Doan
  • Etxean: Gure espezialistak zure etxera joango dira. Prezioa: 49 €

Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.   

*Kontsultatu zure inguruan dauden zerbitzuak hitzordua eskatzerakoan

Egongelen plangintza

Dekorazioan eta ahokularitzan adituak gara, eta zure gustuak eta beharrak kontuan hartuta egongelari edo telebista-altzariari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizugu.

  • Dendan:  Zatoz hurbilen duzun dendara eta aholkulari batek lagunduko dizu. Doan
  • Birtuala: Gure espezialistekin bilera bat izango duzu bideodei bidez. Doan
  • Etxean: Gure espezialistak zure etxera joango dira. Prezioa: 49 €

Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.  

*Kontsultatu zure inguruan dauden zerbitzuak hitzordua eskatzerakoan

Bainugelen plangintza

Plangintzan eta aholkularitzan adituak gara. Bainugelak etxeko gela txikienetakoak dira, eta, beraz, antolaketa eta ordena estetika eta gustu ona bezain garrantzitsuak dira. Bainugela berria erraz lortzen lagundu nahi dizugu, etxean zure spa-uneaz gozatzeaz bakarrik arduratu zaitezen.

  • Dendan:  Zatoz hurbilen duzun dendara eta aholkulari batek lagunduko dizu. Doan
  • Birtuala: Gure espezialistekin doako bilera bat izango duzu bideodei bidez. Doan

Zure konposizioaren diseinua eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio-, muntaketa- eta instalazio-zerbitzuak barne. Behar dituzun produktuen erosketa-zerrenda emango dizugu eta, aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Prozesua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.

*Kontsultatu zure inguruan dauden zerbitzuak hitzordua eskatzerakoan

Etxeko lanerako, ikasteko eta jokatzeko espazioen plangintza

Dekorazioan eta ahokularitzan adituak gara, eta zure gustuak eta beharrak kontuan hartuta etxeko lanerako, ikasteko eta jokatzeko espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizugu.

  • Birtuala: Gure espezialistekin bilera bat izango duzu bideodei bidez. Doan

Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.

*Kontsultatu zure inguruan dauden zerbitzuak hitzordua eskatzerakoan

Haurrentzako edo gazteentzako logelako altzarien plangintza

Dekorazioan eta ahokularitzan adituak gara, eta zure gustuak eta beharrak kontuan hartuta haurrentzako eta gazteentzako logelari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizugu. 

  • Birtuala: Gure espezialistekin bilera bat izango duzu bideodei bidez. Doan

Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.  

*Kontsultatu zure inguruan dauden zerbitzuak hitzordua eskatzerakoan

Barne-diseinuko proiektuak 

Zaharberritu etxea estiloarekin: aukeratu aldatu nahi dituzun gelak eta guk proiektu bat sortuko dugu zure neurrira eta zure beharretara egokituz.

  • Kontsulta
    Gure barne-diseinatzaileekin espazioa hobetzeko soluziorik onenak sortzen lagunduko dizugu. 90 minutuko bilera izango duzu gure barne-diseinatzaileetako batekin. Prezioa: 29 € gela bakoitzeko
  • Proiektua
    Proiektu oso bat entregatuko dizugu, espazioaren antolamendua, altxatuak eta 3D ikuspegiak dituena. Soluzio oso bat sortzen lagunduko dizugu zure gutxi gorabeherako aurrekontua kontuan izanda, ideiekin eta inspirazioarekin. Prozesu osoan zehar barne-diseinatzaile batek lagunduko dizu. Prezioa: 59 € lehenengo gela eta 39 € hurrengo gela bakoitza

Zure negoziorako proiektu pertsonalizatuak

Zure negozioa nolanahi dela ere, zuretzako konponbide funtzionalak aurki ditzakegu behar duzun proiektua sortzeko lan egingo duten barne-diseinatzaile adituen arreta pertsonalizatuari esker.

  • Kontsulta
    Hartu urrutiko hitzordua gure barne-diseinatzaile adituetako batekin. 90 minutuko bideokonferentzia baten bidez edo zuk hautatutako denda batean zure negozioa apaintzen lagunduko dizu. Amaitzean, aurrekontu pertsonalizatu bat eta zure beharretara egokitzen den proposamen bisual bat izango dituzu. Prezioa: 59 €
  • Proiektua
    Hartu urrutiko hitzordua edo gure dendetan gure barne-diseinatzaile adituetako batekin espazioaren antolamendua, altxatuak eta 3D bistak dituen dekorazio-proposamen bat sortzeko. Amaitzean, aurrekontu pertsonalizatu bat eta 3D proiektu oso bat izango dituzu.Prezioa: 150 € (99 € IKEA Enpresentzat Sareko bazkidea bazara)
    * 201 m²-ko tamaina baino gehiago duten espazioetarako: 0,5 €/m²