Saltatu

Etxera bidaltzea

IKEA-ra etortzea sekulako plana da. Gure espazioetan inspirazioa hartu, gure produktuak probatu eta gure jatetxean oturuntza bat egin dezakezu, baina ulertzen dugu batzuetan hori egiteko gogorik edo denborarik ez izatea. Horregatik, etxera bidaltzeko zerbitzua diseinatu dugu, behar duzuna prezio justu baten truke etxean jasotzeko.

Eskaera txikia. Doan 30 € baino gehiagoko erosketetarako eta IKEA Family klubekoa bazara (bestela, 3 € balio du)*

  • Gehienezko pisua: 25 kg
  • Eskaeran jasotako produktu bakoitzaren bilgarriak ezin izango du 78,5 cm x 55 cm x 39 cm baino handiagoa izan.
  • Zure eskaera etxeko atera eramango dizugu.
  • Kandelak, sukaldeko tresnak, ehunak, kaxak eta saskiak, besteak beste. 

*Prezio hau maiatzaren 16tik ekainaren 30era arte egongo da indarrean penintsulako lurralde nazional osoan.

Eskaera ertaina. Sustapena: 12,90 €*

  • Gehienezko pisua: 100 kg
  • Eskaeraren produktu bakoitzaren gehieneko pisua eta neurriak ezin izango dira 25 kg eta 150 cm baino gehiagokoak izan.
  • Zure eskaera etxeko atera eramango dizugu.

*Sustapen honek maiatzaren 16tik ekainaren 18era bitartean balioko du penintsulako lurralde nazional osoan, Málagan, Valentziako Erkidegoan, Galizian eta posta-kode hauetan izan ezik.Ohiko prezioa: 19,99 €.

Eskaera handia. Sustapena: 19,90 €-tik 69,90 €-ra*

  • Pisu eta tamaina mugarik gabe.
  • Eskaera zure etxearen barruan utziko dugu, zuk nahi duzun gelan.

*Sustapen honek maiatzaren 16tik ekainaren 18era bitartean balioko du penintsulako lurralde nazional osoan, Málagan, Valentziako Erkidegoan, Galizian eta posta-kode hauetan izan ezik. Ohiko prezioa: 29 €-tik 99 €-ra. Bidalketaren amaierako prezioa eskaeraren zenbatekoaren araberakoa izango da.

Bidalketa doan lastairetan

  • Doan eramango dizugu lastaira etxera.
  • Doan izango da eskaerak lastairak bakarrik baditu.
  • Beste motatako produktuak gehitzen badituzu, dagokion bidalketa-prezioa izango du. Bi eskaera egin ditzakezu: bat lastairarentzat eta beste bat gainerako produktuekin. Horrela, bidalketa-prezioa ahalik eta baxuen izango dela ziurtatuko duzu.
  • Kontsultatu sustapenean sartzen diren lastairak hemen.

Sustapenak ez du balio aukeren sailean dauden lastairekin (merkatu zirkularra).

Zure eskaera handia da? Hurrengo aukerak dituzu:

Maiatzaren 16tik ekainaren 18era arteko sustapena

Penintsulako lurralde nazional osoan, Málagan, Valentziako Erkidegoan, Galizian eta posta-kode hauetan izan ezik

Eskaeraren zenbatekoa Prezioa
0 - 200€19,90€
200 - 400€29,90€
400 - 600€49,90€
600€ baino gehiago69,90€

Ohiko prezioak eta sustapenean sartzen ez diren posta-kodeak.

Zure eskaerak 155 kg baino gutxiago pisatzen badu eta zure posta-kodea zerrenda honetan badago, zerbitzuaren prezioa 29 €-koa izango da.

Hala ere, 155 kg baino gehiago pisatzen badu edo zure posta-kodea zerrenda honetan ez badago, kontsultatu prezioa hurrengo taulan:

Eskaeraren zenbatekoa Prezioa
400 € baino gutxiago39€
400€ - 990€10% eskaeraren zenbatekoa
990€ edo gehiago99€

IKEA Enpresentzat Sareko kidea zara?

Kontsultatu garraio-tarifak zure IKEA Enpresentzat Sareko aholkulariarekin.