Eduki nagusira joan

Eskariak eta bilketa-guneak

Salgaiak dendan jasotzea

Zure altzariak jasotzeko laguntza nahi duzu? Garraioa kontratatu eta zertxobait gehiago ordainduta, altzariak jasoko dizkizugu autozerbitzutik. Gehiago jakiteko ikusi zerbitzuen orrialdea.

Zenbat balio dute dendan eta bilketa-guneetan jasotzeko zerbitzuek eskariak Online egiten direnean?

Dendan jasotzeko erosketetan, salgaiak prestatzeko zerbitzuaren kostua 15 €-tik aurrerakoa da. Zure eskaera gure Bilketa-guneetan jasotzea aukeratu baduzu, zerbitzuaren prezioa 29 € dira. Prestaketaren prezioa finkoa da, erosketaren zenbatekoa edozein izanik ere.

Zure tarifa jakiteko eta zure bidalketa eremua kontsultatzeko informazio gehiago.

Eskaerak dendan edo entregatzeko guneetan jasotzea

Dendan jasotzea: erosketa egitean aukeratu duzun egunean jaso dezakezu zure eskaera. Kontuan izan behar duzu dendak 3 ordu behar dituela eskaera bat prestatzeko, eta beraz, esate baterako, zure eskaera 10:00etan egin baduzu 13:00etan jaso ahal izango duzu.

Zure eskaera 17:00ak baino lehen egin baduzu, egun horretan bertan jaso ahal izango duzu denda zabalik dagoen ordutegian, ordu hori baino geroago egiten baduzu hurrengo egunean izango duzu prest.

Entregatzeko gunean jasotzea: Entregatzeko guneak 72 ordu behar ditu eskaera bat edukitzeko, eta beraz, esate baterako, zure eskaera astelehen batean egin baduzu aste bereko ostegunetik aurrera jaso ahal izango duzu gunea zabalik dagoen ordutegian.

Eskaera jasotzeko, nahitaezkoa da erosketa egin duen pertsonaren edo baimendutako pertsonaren NAN/IFK edo pasaportea aurkeztea.

Zein dira paketeen garraioaren entrega-baldintzak?

Paketeria bidezko garraioan sartzeko, artikuluen neurriak ezin dira 60 cm x 40 cm x 39 cm baino handiagokoak izan. Produktu bakoitzaren gehienezko pisua 10 kg-koa da eta produktuaren bolumena gehienez ere 0,025 m3-koa (25 l) izan behar da. Eskaerak guztira 25kg baino gehiago pisatzen badu, ez da paketeria-zerbitzuan sartuko.

Entregaren egun berean beste jakinarazpen bat jasoko duzu entrega zein ordu-tartetan aurreikusia dagoen jakinarazteko.

Mesedez, ziurtatu zure telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea idatzi dituzula eskaeraren datuetan.

SEUR-ek entrega-ahalegin bat egingo du eta azkenean entrega ez bada egiten, zure eskaera SEUR-en gune batera joango da eta hara joan ahal izango zara jasotzera gehienez ere 10 egunetan. Paketea SEUR-en guneetako batean jaso bezain laster, honek sms/email bidez jakinaraziko dizu zein helbidetan jaso behar duzun.

Zure eskaera entregatzeko prest dagoenetik 15 egun igaro ondoren, eta eskaera ez bada entregatu guri leporatu ezin zaizkigun arrazoiengatik, ulertuko dugu kontratua ezeztatu nahi duzula eta bertan behera utziko dugu. Kontratua ezeztatzearen ondorioz, zure aldetik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, entrega-gastuak barne.

Eskaera guztiak produktuen eskuragarritasunaren baitan egongo dira. Produktuen hornidurari dagokionean zailtasunak badaude edo stockean salgairik gelditzen ez bada, itzuli egingo dizugu ordaindu duzun edozein zenbateko.

Eskaera bertan behera utzi ahal izango duzu ordu bateko epean eskaera egin eta gero eta IKEA taldeak diru guztia itzuliko dizu, garraioaren kostua ere. Ordu hori pasa eta gero eskaera bertan behera uztea erabakitzen baduzu, IKEA taldeak ezin du egiaztatu eskaera instalazioetatik atera den ala ez; beraz, ez dizkizugu bidalketa-gastuak itzuliko.

Nola ezeztatu nire eskaera?

Kontratatuko zerbitzuak zein eskaera bertan behera uztea posiblea da. IKEA taldeak bezeroari honakoa emango dio: eskaera bertan behera uzteko esteka egongo da eskaera baieztatzeko mezu bakoitzean. Eskaera bertan behera uztea posible izango da eskatu eta geroko lehenengo orduan, entregatze-data baino 24 ordu lehenago egiten bada. Kasu horretan IKEA taldeak erosketaren zenbateko guztia itzuliko du, baita garraioaren kostua ere.

Eskaera egin eta gero bertan behera uzteko epea amaitzen bada, produktua jaso arte itxaron behar izango duzu eta itzultzeak egiteko argibideak jarraitu.

Eskaria ordu-tartetik kanpo jasotzea

Ezin baduzu zure eskaera aukeratutako ordu-tartean jaso, IKEA-k zure eskaera biltegian edukiko du hurrengo 24 orduetan eta zurekin harremanetan jarriko gara bestelako aukera bat emateko.

Zurekin harremanetan jarri ezin bagara, SMS bat bidaliko dizugu eta eskaera itzuli egingo da, hau da, ordaindutako produktuen zenbatekoa itzuliko zaizu, eskaera prestatzeko zerbitzuaren zenbatekoa izan ezik. Entregatzeko guneak 72 ordu behar ditu eskaera bat edukitzeko, eta beraz, esate baterako, zure eskaera astelehen batean egin baduzu aste bereko ostegunetik aurrera jaso ahal izango duzu gunea zabalik dagoen ordutegian.

Eskaera jasotzeko, nahitaezkoa da erosketa egin duen pertsonaren edo baimendutako pertsonaren NAN/IFK edo pasaportea aurkeztea.

Beste norbaiti baimena eman diezaioket nire eskaera jasotzeko?

Eskaera egiten duzunean, datu pertsonalak betetzeko unean, pertsona bati baimena emateko aukera izango duzu, eskaera zure ordez jaso dezan. Hori eginez gero, eskaera jasotzera etortzen denean, pertsona horrek bere nortasun agiria (originala) eta eskaeraren zenbakia edo mezuaren kopia paperean zein horren bertsio digitala aurkeztu beharko ditu, eskaera identifikatu eta produktuak jasotzeko.

Kontuan eduki behar duzu eskaeraren baieztapenean baimendu gisa ageri den pertsona berak bakarrik jaso dezakeela eskaera.

Nola egiazta dezaket nire Online eskaeraren egoera?

Eskaeren jarraipena egiteko tresnaren bidez ikus dezakezu zure eskaeraren egoera*.

*Etxean entregatzea aukeratu baduzu bakarrik jakin dezakezu zure eskaeraren egoera. Click & Collect eskaerak jasotzeko, mezu elektroniko bat jasoko duzu eskaera jasotzeko ordu-tartearekin.

Trafiko-mugak eta sarbide mugatua dituzten tokiak

Banaketa sarbide mugatua duen gunean dagoen etxe batean egiten bada, egiaztatu aukeratu duzun bidalketa-ordutegia trafiko-mugarik gabeko ordutegiaren barnean dagoela.

Aldaketarik egin dezaket nire Online eskaeran?

Ezin dira eskaerak partzialki aldatu. Jada ordaindu duzun zure online eskaeratik produktuak kentzeko edo beste batzuk gehitzeko, jatorrizko eskaera osoa baliogabetu beharko duzu, eta eskaera berriro hasieratik egin.

IKEA taldeak bezeroari honakoa emango dio: eskaera bertan behera uzteko esteka egongo da eskaera baieztatzeko mezu bakoitzean. Eskaera bertan behera uztea posible izango da eskatu eta geroko lehenengo orduan, entregatze-data baino 24 ordu lehenago egiten bada. Kasu horretan IKEA taldeak erosketaren zenbateko guztia itzuliko du, baita garraioaren kostua ere.

Nire Online eskaerari uko egin diezaioket?

Berresteko eskubidea egikaritu dezakezu IKEA.es dendan erositako produktuak jaso eta geroko 14 egunetan.

Epea amaitu baino lehen, eskaera osoa bertan behera utzi dezakezu IKEA dendetako Bezeroen Arretarako erakusleihoan edo zure helbidean jaso duzun berresteko eskaera beteta, IKEA bezeroen arretarako inprimakia ere betetzea ahaztu gabe.

Atzera egiteko eskubidea epearen barruan erabiltzen baduzu, IKEA-k jaso dituen ordainketa guztiak itzuliko dizkizu, baita entrega-gastuak eta eskaera prestatzeko gastuak ere, erosketa egiteko erabilitako modu beraren bidez hiru egun balioduneko epean gehienez, atzera egitea jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita. Zerbitzu gehigarrien kasuan, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, betiere kontratatutako zerbitzu horiek ez badira guztiz gauzatu.

Epe horren barruan eskaerako produktu batzuk bakarrik itzultzea erabakitzen baduzu (partzialki atzera egitea), IKEA taldeak itzulitako produktuen zenbatekoa itzuliko dizu. Kasu horretan, kontratatutako zerbitzuen zenbatekoaren balio proportzionala itzuliko dizugu, itzulitako zenbatekoa garraioaren kostuaren beheko ondoz ondoko tarterako aldaketa denean.

IKEA.es webgunean erositako salgaiak itzul ditzaket?

Online egindako eskaera bi eratan itzuli dezakezu:

Zure IKEA denda hurbilenean hiriko dendan (Balearrak, Kanariak, IKEA Diseña bezalako formatuak eta jasotzeko guneak izan ezik). Erosketa-tiketa edo faktura produktuekin batera aurkezten baduzu.
Etxetik bertan, 900 400 922 telefono-zenbakira deituz, zuk hautatutako helbidera* bidaliko dugu norbait zure produktuak jasotzera.
*Produktuak jasotzeak 5 €-ko prezioa du eskaera paketeria-zerbitzuaren bidez jaso bazenuen eta 39 €-koa gainerako bidalketetarako.

Informazio gehiago: