Uda

Udako dekorazioa

Eguraldi ona dator eta terrazan eguzkia hartzeko irrikan zaude. Jakina da lagunak barbakoa batera gonbidatzeko gogoa duzula, edo beharbada nahiago duzu zure etxean aire zabalean dagoen bazter batez gozatzea, egunaren amaieran atseden hartzeko. Berdin dio zein ideia daukazun, ziur bilatzen ari zarena IKEA taldean aurkituko duzula.

Erlaxa zaitez aire zabalean

Balkoia, terraza edo lorategia

Ez dago aitzakiarik. Berdin dio balkoi txiki bat edo terraza handi bat duzun. Garrantzitsuena zure beharretara egokitzea da. Deskonektatzeko eta gustatzen zaizuna egiteko gunea sortu. Ziur IKEA taldean zuretzako aukerarik onena aurkituko duzula.

Dekorazioa kanpora irtengo da

Udako mahaia

Aurkitu baxera perfektua

Udan jaten duguna arinagoa izaten da: entsaladak, krema hotzak, fruta freskoa, etab. Minutu gutxi batzuetan prestatzeko milaka errezeta daude. Ausartu zaitez, baina ez sukaldean bakarrik. Nahastu forma eta kolore ezberdinetako platerrak eta eman bizitza mahaiari.

Udako argiztapena

Argitu zure uda

Gaua iristen denean, terrazaz gozatzen jarraitu ahal izango duzu. Kanporako lanparek ehun-gaiek edo baxerak bezainbesteko arreta merezi dute. Giro ezberdinak sor ditzakezu girlanda eta eguzki-lanparekin.

Udako ehun-gaiak

Garrantzia duten xehetasunak

Ez duzu inbertsio handirik egin behar terraza udarako prest jartzeko. Nahikoa izango da dekorazioan aldaketa batzuk egitearekin terrazak espazio berri baten itxura har dezan. Landareak loreontziz alda ditzakezu, edo kolore biziak dituzten kanporako kuxinak probatu. Ikusiko duzu zelako aldaketa!

SOLBLEKT bilduma

Nomada modernoentzat egindako vintage-estiloko produktu tolesgarrien SOLBLEKT bilduma uda askotan erabili ahal izango duzu.

SOLBLEKT bilduma