Sukaldeko tresnak

Barruan daramazun txefarentzako sukaldeko tresnak

Trebetasunen bat garatzeko, beharrezkoa da interesa, jakin-mina eta grazia apur bat izatea. Gero, materialak eta tresnak ere behar ditugu. Janaria prestatzeko, sukaldeko tresnak nahitaezkoak dira. Tresna horien kalitatea eta iraunkortasuna ere oso garrantzitsua da. IKEA taldean, kalitatea, diseinua eta prezio merkeak eskaintzen ditugun, zure etxean falta diren eta beti beharrezkoak diren gauza guztiak eskuratu ditzazun. Esate baterako, gomazko espatula bat, izozkia zerbitzatzeko koilara bat edo ez itsasteko zartagin bat.

 

Sukaldeko tresnak: platerik onenak prestatzeko errezeta

Zure errezetarik onenak prestatzeko gauza asko behar dituzu. IKEA taldean horren jakitun gara; horregatik, sukaldeko tresna asko eta asko ditugu. Harrikoa egiteko osagarriak (norbaitek egin beharko du), elikagaiak gordetzeko estalkidun potoak, zuritzekoak, irekitzekoak eta morteroak... Baita postreak prestatzeko tresna berezituak ere. Hau galdetuko diozu zeure buruari: non gordeko dut hori guztia? Horretarako ere konponbidea dugu. Gure modulu-sukalde, sukaldeko armairu eta tiraderetarako antolatzaile guztiak sukaldea txukun izaten laguntzeko pentsatuta daude.