Lorategirako eta terrazarako produktuak

Beti da une ona aire zabaleko tokia planifikatzeko. Horregatik, termometroak edozer adierazten duela ere aire zabalean babesleku bat egiteko oinarriak eskaintzen dizkizugu. Eta gogoratu: itzul zaitez, egunez eta gauez aire zabalean egoteko aukera berririk badugun ikusteko.

Berriak

Preziorik onena


Kanpoko gure serie nagusiak

ÄPPLARÖ seriean, lorategirako behar duzun guztia aurkituko duzu. Konbinatu elementuak nahierara, eta eman ukitu atsegin bat kanpoaldeari.

TÄRNÖ bildumarekin, kanpoalde atsegin bat sortuko duzu, txikia bada ere. Ezin hobea da hiriko balkoi eta terrazetarako, altzari tolesgarriei esker.

Berritu kanpoaldea gure RUNNEN edo MÄLLSTEN zoruekin. Oso erraz muntatzen dira, eta ukitu desberdina emango diote terrazari. Diseinu berezia eta erresistentzia dute bereizgarri.

SJÄLLAND seriea arina eta kalitatezkoa da. Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen diren kolorea eta konbinazioa, eta sortu zure ametsetako lorategia.

ASKHOLMEN bildumak egurrezko soluzio tolesgarri erresistenteak eskaintzen ditu, eguraldi onaz ahalik eta gehien gozatzeko, kanpoaldearen tamaina edozein dela ere.

SOLLERÖN seriearekin, filmetako moduko lorategia izango duzu. Egokitu haren moduluak zure beharretara, eta egin konbinazio dotore eta erosoak. Atondu zeure Chillout eremua.


Lorategiko altzariek bizitza luzea izan dezatela

Trikimailu erraz batzuekin, lorategirako altzarien bizitza luzatu ahal izango duzu. Egurrezkoak badira, komeni da berniz-geruza bat ematea noizean behin, horrela, luzaroago mantenduko dute kolorea, eta ez zaie egingo arrakalarik. Eguraldi ona amaitzean, gorde itzazu toki lehor eta estali batean.

Inspira zaitez lorategi, terraza eta balkoietarako gure galerian

Gure zerbitzuak