Ohe-sofak

Lo egiteko, irakurtzeko eta telebista ikusteko sofak

Zure gonbidatuentzako edo egunero erabiltzeko ohe-sofak nahi badituzu, gure ohe-sofa dotore eta erabilerrazen artean aurki dezakezu bila zabiltzana. Gure ohe askok biltokiak ere badituzte, behar ez dituzunean burkoa eta edredoia gorde ahal izateko. Beste diseinu batzuek azpian gauzak gordetzeko aukera ematen dute eta, horrela, gure biltegiratze-kaxetako batzuk leku hori aprobetxatzeko erabil ditzakezu. Sofa gisa erabiltzen direnean, gure ohe-sofek berme eroso bat eskaintzen dute esertzen zarenean eta apar biskoelastikoa dutenek beren forma berreskuratzen dute altxatzen zarenean.

 

Ohe-sofak: erabilera ugari eta aukera zabala

Gure ohe-sofek, izkinako ohe-sofek eta ohe-besaulkiek ondo konbinatzen dute beste eserleku batzuekin, esate baterako EKTORP bildumakoekin. Eta batzuek gurpilak dituzte errazago mugitu ahal izateko. Gure produktu guztiak erraz eta azkar bihurtzen dira ohe eta, gero, eserleku. LYCKSELE, BEDDINGE eta IKEA PS oheak lastaira ezberdinekin saltzen dira, zure gorputzera ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izateko. Askok atera daitezkeen zorroak dituzte, kolorez edo estanpatuz aldatu nahi duzunean diseinua aldatu ahal izateko.