Besaulkiak

Besaulki erosoak eta iraunkorrak 

Besaulkia egongelako, bulegoko edo logelako ume mainatua da. Desberdina den bakarra izan daiteke, arreta deitzen duena. Ez du gainerakoekin zertan konbinatu, edo bai. Bizkarralde altu edo baxuarekin, beso-euskarriarekin, oihalezkoa nahiz larruzkoa. Kulunkaulki bat ere izan daiteke, mugimenduarekin leunki lo gera zaitezen, haurtxoari bularrra emateko edo lotarako toki inprobisatu gisa erabiltzeko; JÄRVSTA ohe-besaulkia ezin hobea da, toki gutxi hartzen duelako. Altzari gutxik dute IKEA taldeko besaulkiek beste erabilera. Etxeko atondoan oinetakoak janzteko toki gisa ere erabil ditzakezu. 

 

Besaulkiak eta dekorazioa

Besaulkiak eta chaise longue-ak egongelarekin lotu ohi ditugu, baina beste hainbat gelatan ere jar daitezke. Altzari horiek edozein tokitan ematen dute ondo. Gure chaise longue-ak modernoak dira, baina asko gustatuko zaizun estilo klasiko berritua ere badute. Sofako eserlekuetan itxitura gisa jar ditzakezu, guneak bereizteko. Baina txoko batean ere jar dezakezu, tximiniaren edo liburutegiaren ondoan, harekin konbinatzen duten lanpara eta alfonbra batekin, gelako protagonista izan dadin. Nahiago baduzu, berriz, chaise longue-a dakarren sofa bat eros dezakezu, ESKILSTUNA, esaterako.