Eduki nagusira joan

Bidaia gastronomikoak badirau

Etengabe saiatzen ari gara janari hobeak eta jasangarriagoak eskaintzen, eta lortu dugunaz harro gaude. Baina hau hasiera besterik ez da. Gure suediar ondarean inspiraturiko eta pertsonak eta ingurunea errespetatzen dituzten produktuak gehitzen jarraituko dugu IKEA taldeko Jatetxe, Bistro eta Janari Denda Suediarretan. Elikaduraren ikuspuntutik orekatuta dagoen, jasangarriagoa, begetarianoa eta organikoa den, UTZ ziurtagiria daukan eta, noski, zaporetsua den janaria. Beraz, ziur gaude gustatuko zaizula. Bestela esanda, janari honetaz fidatu zaitezke eta ondo sentituko zara jaten duzunean, zentzu guztietan.

Ikusi nola IKEA taldeko produktuek bizitza osasuntsu bat sustatzen duten

Ikusi IKEA taldeak nola lan egiten duen gure janarien eskaintza osasuntsuagoa izan dadin

Bidaia gastronomikoak badirau
Bidaia gastronomikoak badirau

    Bideo honetan hot dog begetariano bat nola sortu dugun ikus dezakezu.

    Produktu begetarianoak

    Egunero erabaki hobeagoak hartzea errazagoa izan dadila nahi dugu. Horregatik, asko saiatu gara zaporetsua den hot dog begetariano eta barazki-bola gozo-gozoak sortzen, haragi bolen eta okelez egindako hot dogen alternatiba begetarianoak. Liluratu zaitez beren zaporearekin eta proba ezazu janari begetarianoa IKEA Jatetxe edo Bistrora zatozen hurrengoan.

    «Zapore suediarren ikuspegi modernoa eskaini nahi dugu: pertsonekin eta planetarekin zintzo jokatzen duen janaria».

    Michael La Cour, IKEA Food Services zerbitzuetako zuzendari nagusia

    alga-perlak

    Kolore bizia, zapore itzela eta ehundura mehea. Alga-perlak zizka-mizka zoragarriak dira.

      Izokin-bolei ongietorria eman iezaiezu

      Poz-pozik gaude izokin-bola hauek aurkezteaz, suediar bolen, oilasko haragi-bolen eta barazki-bola begetarianoen familian berritasuna. Uzten duen karbono aztarna haragi-bolena baino zazpi aldiz txikiagoa da.

      Arraina eta itsaskiak enpresaren ondare suediarraren parte dira. Izokin-bolak, algekin eta zitronelarekin ondutako ASC ziurtagiria duen izokinarekin eta MSC ziurtagiria duen bakailaoarekin eginda, alternatiba zaporetsu berria dira. «Oso harro nago izokin-bola berriez. Bezeroek IKEA taldeko Jatetxeetan probatzeko irrikan nago», dio Sabrina Anania-Stepanianek, IKEA Food Services zerbitzuko produktu-garatzaileak.

      Zaporez beteriko ozeano bat

      SJÖRAPPORT seriean itsaski-produktuen eskaintza zabala aurkituko duzu, bai eta itsasoaren hondoan bildutako algekin egindako perlak ere. Gure arrain eta itsaski guztiak itsasoko ekosistema delikatuak kaltetu gabe arrantzatzen ditugu.

      Probatu zapore mordoa SJÖRAPPORT seriean

      SJÖRAPPORT seriearen ziurtagiriei buruzko informazio gehiago

      SJÖRAPPORT
      Eskandinavia

      Eskandinaviako zaporea etxera ekartzeko errezetak

      Itsasoko produktuen zapore gozoen fusio bat egiten duten errezetak eta askoz gehiago; gozo-gozoak izateaz gain, elikagarriak ere badira. Izokina, ostrak eta ganbak zainzuri gozoekin eta beste elikagai batzuekin konbinatzen dituzten entsaladak, bilkariak, zilar-panekak eta platerak. Familia osoarentzako zaporetsuak, osasuntsuak eta ingurunearekin jasangarriak diren janariak.

      Begiratu zer dagoen gure errezeta itzelez betetako menuan

      Kaferako eta mokadutxo bat hartzeko pausa egitearen tradizioa (fika) Suediako eguneroko bizitzaren parte bat da. Hori izan daiteke suediarrak munduan kafe gehien edaten dutenetakoak izateko arrazoia.

      PÅTÅR da kafe-kikara berriz betetzeko hitz suediarra.

        Modu jasangarrian lortutako kafeak zapore hobea du

        PÅTÅR kafez egindako produktuen serie bat da, modu jasangarrian eta % 100 arabika bihiaz egin direnak. Disfrutatu zapore eder batez prezio merkeen truke. Guztia ez da zaporea. PÅTÅR kafeak UTZ ziurtagiria eta europar etiketa ekologikoa dauka. Konbinazio horren bidez, kafe-ekoizleak zein ingurunea zaintzeko aukera dugu. Jendea eta planeta errespetatuz egindako kafeak askoz zapore hobeagoa du edaten duzunean.

        Ikusi IKEA taldeak nola egiten duen lan kafea lortzeko

        PÅTÅR kafearen edizio berezia. % 100 kafe arabikoa, kalitate handikoa eta Ugandatik datorrena

        Uganda Afrikako kafe-esportatzailerik handiena da. Hala ere, kafe-plantazio baten batez besteko tamaina 0,25 hektarea baino txikiagokoa da, futbol-zelai baten laurdena. Ez da erraza plantazio errentagarri bat ustiatzea baliabide gutxiekin. Nekazarien independentzia ekonomikoa bultzatzeko, baita landaketa-jarduera jasangarriagoak ere, IKEA taldea eskualdeko kafe-proiektu batekin elkartu da. Horren ondorioz, orain IKEA taldeko Janari Denda Suediarrean jatorri bakarreko lehenengo kafea eskaini dezakegu. Bihiak % 100 arabikoak dira, Nilo Zuriaren eskualdekoak. Kafe berezia zapore paregabearekin, milaka nekazari txikiekin elkarlanean sortutakoa.

        Informazio gehiago lortu dezakezu PÅTÅR kafe bereziari eta ekintzaile sozialekin egiten dugun lanari buruz

        kafea

        Guztientzako den zerbait

        IKEA taldean urtero 100 milioi katilu zerbitzatzen ditugu, guztiak pozteko zapore ezberdinekin, espressoa izugarri gustatzen zaienetatik cappuccinoaren maitaleetara. IKEA FAMILY bazkideentzako eskaintza bereziak ditugu ere. Gure Janari Denda Suediarrean espressorako bihia osoak dauzkaten kafe-paketeak edo etxera eramateko txigorketa iluneko iragazkirako kafea erosi dezakezu.

        Gozatu jatorri jasangarria duen PÅTÅR kafeen aukera gozoaz

        kakaoa

        Kakao honek bizitzak aldatzen ditu

        Disfrutatu oraindik gehiago zure txokolateaz: txokolate-barratxoek dauzkaten kakaoak, UTZ ziurtagiriarekin, nekazaritza estandar jasangarriak eta langileentzako baldintza hobeagoak bermatzeko baldintza berezi gogorrak betetzen ditu. Gainera, bere jatorria klik batean ezagutu dezakezu. Ezagutu online IKEA dendan erositako txokolatearen jatorria UTZ/IKEA utz.org/IKEA aztarnariarekin

        Emaiozu begirada bat gure gozo, txokolate eta mokadutxoei

        «Muuuu» esaten ez duten edariak

        MUNSBIT bilduma handitzen ari gara esnerik gabeko oloa oinarritzat duten eta ireki arte hozkailurik behar ez duten irabiatuak egiteko. Martxan zaudenean edateko ezin hobeak. Bidean produktu begetal gehiago dauzkagu.

        Proba itzazu MUNSBIT olo-edari gozo-gozoak

        EGENTID: lasaitzeko momentua

        Tea edatea burua askatzen duzun bitartean, pentsatzen duzunean eta indarberritzen zarenean denbora pasatzeko modu gozo-gozoa da. Zure buruarekin ondo merezitutako hitzordu bat. Horregatik sortu dugu EGENTID: jatorri jasangarriaren ziurtagiria duen eta momentu lasaigarrietan edateko te-serie bat.

        Sortu edariak eta postreak EGENTID teekin

        Enpresa arduratsua denez, IKEA taldeak bere bezeroek erabaki onenak hartzeko aukera izatea nahi du.

        Elikadura hobea lortzeko ibilbidea

        Eskaintza gastronomikoari alternatiba hobeak gehitzen dizkiogula ziurtatzeko, «diseinu demokratikoa» deritzogunaren printzipioak aplikatzen ditugu elikagaiak ekoizteko prozesuan. Funtzioa, forma, jasangarritasuna eta prezio baxua diseinu demokratikoaren baldintzen osagai nagusiak dira. Emaitza elikagai zaporetsuak dira, kalitate handikoak, modu jasangarrian lortu direnak eta prezio merkean saltzen direnak. Jan alhadurarik gabe

        Janaria ondare preziatuegia da zakarrontzira botatzeko

        Janaria oso preziatua den baliabidetzat hartzen dugu, eta elikagaien hondakinak minimoak izan behar dira baserritik platerera. IKEA taldeko Jatetxe eta Bistroetan zakarrontzira botatzen dugun elikagaien erregistro bat daukagu, horren arrazoiak aztertzeko. Hala, eguneroko eskaintzaren planifikazioa hobetu eta milaka elikagai alferrik galtzea saihesten dugu.

        Eskaintzari plater begetal gehiago gehitzen ari zaizkiogu; baliabideak erabiltzeko beste forma bat. Begetalek ingurunean duten eragina okelarena baino txikiagoa da. Horregatik, barazki-bola begetarianoak eta hot dog begetariano bat sortu ditugu haragi bolen eta okelez egindako hot dogen alternatiba jasangarri bezala. Suediar elikagai tradizionalak ere kontuan hartzen ditugu. Ozpinetako, lehortutako eta ondutako barazkiak, ingurunearekin jasangarriak. Gozo-gozoak eta oso osasuntsuak!

        Ikusi IKEA taldeak nola lan egiten duen gure janarien eskaintza osasuntsuagoa izan dadin

        IKEA nortasuna

        «Etorkizunean pentsatu behar dugu eta aurrera egiteko motibazio nagusiena urtero gure produktuak dastatzen dituzten 660 milioi pertsonek jateko leku hobe gisa ikustea da».

        Michael La Cour, IKEA Food Services zerbitzuetako zuzendari nagusia