Eduki nagusira joan

Zure altzariak saldu itzazu

Erabaki IKEA-ren zer altzari nahi ez dituzun eta berriz erosiko dizkizugu.

Ikasi nola egin dezakezun.

IKEA komoda baten ikonoa

Zer sal dezakezu?

IKEA taldeko altzari hauek, stockean egon ala ez: tiradera-altzariak, mahaiak, aulkiak, beira-arasak, idazmahaiak, apalategiak eta armairuak.

IKEA X baten ikonoa

Zer ezin duzu saldu?

IKEA taldekoak ez diren altzariak edo IKEA taldekoak izan arren, kategoria hauetakoren batekoak ez direnak: tiradera-altzariak, mahaiak, aulkiak, beira-arasak, idazmahaiak, apalategiak edo armairuak.

Egiaztapen-ikonoa

Bete beharreko baldintzak

IKEA taldeko altzaria izan behar du, ez du aldaketarik izango eta muntatuta entregatu behar da. Ez da beharrezkoa erosketa-tiketa aurkeztea.

Esperientzia hobea eskaintzeko lanean ari gara. Datozen asteetan erabili ahal izango da berriro zerbitzua. Barkatu eragozpenak.


Pertsona bat formularioa ordenagailu eramangarri batetan betetzen.

1. Osatu inprimakia

Inprimaki hau osatu behar duzu. Horretarako, adierazi zure datu pertsonalak eta saldu nahi duzun altzariari buruzko informazioa (erantsi lau argazki), bai eta altzaria zein dendatan entregatu nahi duzun ere.

Pertsona talde bat IKEA taldeko langile batekin hitz egiten.

2. IKEA taldearen proposamen bat jaso

IKEA-ko aditu batek zure altzaria zenbatetsiko du. Jarraian, mezu elektroniko bat jasoko duzu, IKEA taldeak altzaria erosi nahi duen esanez, bai eta egungo prezio zenbatetsia zein den ere.

IKEA altzarien katalogoa

3. Eraman altzaria dendara

Proposamena onartzen baduzu, altzaria dendara ekarri beharko duzu. Muntatuta ez badago, tresnak emango dizkizugu, altzaria dendan bertan munta dezazun.

IKEA opari-txartela

4. Jaso ordainsaria

IKEA taldeko aditu batek altzaria bidalitako argazkietan ageri zenarekin bat datorrela egiaztatuko du. Horren truke, proposamenean adostutako balioa duen IKEA taldeko txartel bat jasoko duzu.

Bi gizonek IKEA dendako besaulkiak probatzen dituzte

5. Zure altzaria salgai jarriko dugu

Zure altzaria Aukeren ganbaran salgai jarriko dugu, zuk jasotako txartelaren zenbateko berean.