Metalezko apalategiak

Metalezko apalategiak biltegiratze-soluzio onena dira, erabilera anitz dituztelako eta haien materialak oso sendoak direlako. Modelo ugari ditugu, apalategia ezin hobeki egoki dadin zure beharretara eta zure etxearen estilora.

Aukeratu apalategiaren estiloa

Apalategia aukeratzen laguntzea nahi? Hona hemen metalezko apalategien gure familia bakoitzaren xehetasunak; ezaugarri nagusiak eta bezeroen iritzia emango dizkizugu.

Metalezko apalategiak, loreontzi eta landareekin

HYLLIS: kanpoan edo barruan jartzeko metalezko apalategiak

HYLLIS apalategiak altzairu galvanizatuzkoak dira; hortaz, terrazan ere erabil ditzakezu. Ikusi duzu zorro iragazgaitza duen HYLLIS apalategien gure kita?


★★★★★ Praktikoa eta funtzionala, material gogorrak

«Ezin hobeki betetzen du biltegiratzeko helburua; diseinu apala eta sofistikatua du, baita landare batzuekin apaintzeko ere», Jess2


Sukalderako eta jaki-tokirako OMAR metalezko apalategiak

OMAR: berehala muntatzen diren modulu-apalategiak

OMAR metalezko modulu-apalategiak oso erraz muntatzen dira; hain erraz, ezen ez baita torlojurik edo tresnarik behar.

  • Bainugelarako egokiak
  • Apalen altuera erregulagarria
  • Hanka erregulagarriak, egonkortasun handiagoa lortzeko


★★★★★ Ezagutzen dudan metalezko modulu-apalategi onena

«Duela bi urte gutxienez, OMAR apalategiaren moduluak erosten hasi nintzen, eta oso pozik nago aukeraketarekin. Erraz muntatzen da, estetikoki polita da, eta prezio egokia du», CLV


Metalezko apalategi beltza, kutxa eta artxibategiekin

BROR: apalategi moldakorra

BROR apalategiak oso sendoak dira, eta zama handia har dezakete; hori dela eta, ezin hobeak dira objektu handi eta pisutsuetarako.

Metalezko apalategi hauek modularrak dira; beraz, behar ahala gehi diezazkiokezu moduluen multzoari. Gainera, nahiago baduzu, zurezko apalekin konbina dezakezu metalezko egitura, itxura hain industriala izan ez dezan.

Gure planifikatzailearekin, moduluen zure konbinazioa sor dezakezu, eta etxean nola geratuko litzaizukeen ikusi.


★★★★★ Erraza, funtzionala eta gogorra

«Arina izan arren, oso erraz muntatzen eta instalatzen da. Oso ondo geratzen da biltegiratzegunean, egongela informal batean edo etxeko bulegoan. Pisu handia hartzen du; horri esker, oso erabilgarria da jaki-tokian edo garajean jartzeko», gbsGlòria


Metalezko apalategia bainugelan, eskuoihalak eta osagarriak dituela

JONAXEL: etxe osorako egokiak, baita bainugelarako ere

JONAXEL sistemako apalategiak etxeko edozein gelatarako dira egokiak, baita bainugelarako ere.

Apalategi hauek altzairuzkoak dira; oso material gogorra da, apalategiak luzaroan iraun dezan.


★★★★★ Funtzio anitzeko osagarri bikaina da

«Asko gustatu zitzaidan katalogoan ikusi nuenean. Sinplea da, eta arazo asko konpontzen lagun diezazuke. Gogorra», Jodger


Industria-estiloko metalezko apalategia

FJÄLLBO: baserri- eta industria-estiloko metalezko apalategia

FJÄLLBO apalategien bereizgarrietako bat da haien diseinuak eta industria-estiloak ez duela inor epel utziko. Altzairuz eta egur trinkoz eginda daude; beraz, sendo-sendoak dira.


★★★★☆ Praktikoa, gogorra, dotorea eta ekonomikoa

«Haren modularitatea, prezio bikaina eta itxura dotorea nahikoak dira produktu hau nabarmentzeko», Antonio1111


Beirazko apalak dituen metalezko apalategia

VITTSJÖ: edozein estilorekin konbinatzen duen metalezko apalategia

VITTSJÖ serieko apalategien diseinua lerro zuzenetan eta soiltasunean dago oinarrituta. Horregatik dira hain moldakorrak, eta edozein estilorekin konbinatzen dute.

Metalezko apalategi hauek metala eta beira tenplatua konbinatzen dituzte, biak ala biak oso gogorrak, apalategiak luzaroan iraun dezan.


★★★★☆ VITTSJÖ hoberena da

«Duela hilabete erosi nuen produktu hau. Oso gustuko dut VITTSJÖ seriea, eta, pixkanaka, bilduma osoa ari naiz lortzen. Nire ustez, diseinu minimalistako altzari hauek prezio eta kalitate ona dute, eta erraz muntatzen dira. Dekorazio modernistarekin konbinatzen dira», SaraVLC 


Metalezko apalategi zuria tiraderekin

FJÄLKINGE: «dena batera» daukan metalezko apalategia

Tiraderak integratuta dauzkan apalategi bat da soluziorik onena gehien erabiltzen dituzun gauzak edo apaingarriak eskura izateko eta maiz erabiltzen ez dituzunak ondo gordeta edukitzeko.

  • Apalen altuera erregulagarria
  • Tiraderen altuera erregulagarria
  • Motelgailuak dituzten tiraderak: leun eta isilik ixten dira


★★★★★ Diseinu funtzionala, prezio onean

«Etxera datozen guztiei ematen die arreta, eta non erosi dudan galdetzen didate», MariaP40


Metalezko apalategi zuria bulegoko materialarekin eta taburetearekin

BEKANT: erabilera profesionalerako metalezko apalategiak

BEKANT apalategiak bulegoetan erabiltzeko prestatuta daude, kalitate- eta iraunkortasun-maila handiak dituztelako. Ezin hobeak dira laneko materiala kargatzeko.

10 urteko bermearen bereizgarria

BEKANT apalategiek 10 urteko bermea dute. Kontsultatu bermearen estalduraren xehetasunak.


Kanpoan jartzeko metalezko apalategia loreontziekin, landareekin eta ureztailuarekin

KOLBJÖRN: retro estiloa, barruan edo kanpoan jartzeko

KOLBJÖRN metalezko apalategiek eta armairuek industria- eta retro estiloak konbinatzen dituzte. Ezin hobeki geratuko dira bai etxe barruan bai terrazan edo balkoian ere.

Apalategi hauek altzairu galvanizatuz eginda daude, oso material gogorra eta iraunkorra.


★★★★☆ Erraz muntatzen da, eta gogorra da

«Apalategi hau erosi nuen terrazarako, eta pozik nago. Erraz muntatzen da, eta gogorra da», 39Selu


Nola apaintzen dira apalategiak?

Apalategiak biltegiratze-soluzio ezin hobea dira, baina beste apaingarri bat bezala ere erabil ditzakezu, eta etxeko edozein gelatan integratu. Bideo honetan, apalategiak apaintzeko trikimailu batzuk erakutsiko dizkizugu.


Metalezko apalategi sendo eta praktikoak

Esan agur sakabanatuta dauden kaxa eta tresna multzoei. Antolatu dena BROR erabilita, orain arte egin dugun metalezko apalategi industrial gogor eta sendoena. Edozein gauza jasan dezake, baita zementuzko zakuak ere (bai, iraunkortasuna probatzeko erabili ditugu). Oso arrazoizko prezioa duen industria-erabilerarako apalategi bat da.

Kalitate handiko metalezko apalategiak

Metalezko gure apalategiak moldaerrazak eta kalitate handikoak dira, toki guztietan erabili ahal izateko: trastelekuan, bulegoan, terrazan, enpresan… Gainera, IKEA-n, online eros ditzakezu, eta oso arrazoizko prezioan eramango dizkizugu etxera.

Baina, nahiago baduzu, etorri dendara, eta zure beharretara ongien zein egokitzen den aholkatuko dizugu. Metalezko gure apalategiekin, bururatzen zaizun guztia sailkatu, artxibatu, erakutsi, gorde… ahal izango duzu. Aukeratu IKEA! Aukeratu kalitatea!