Eduki nagusira joan

Black Friday-an zure IKEA-ko altzari zaharrak berrerosten ditugu

Aurtengo Black Friday, Green Friday bilakatu nahi dugu klima-aldaketari aurre egiteko eta zure poltsikoa zein ingurumena zaintzeko.

IKEA-n uste dugu denok zerbait egin dezakegula etxean bizimodu jasangarriago bat izateko. Gauzetako bat IKEA altzariei bigarren (edo hirugarren, edo laugarren) bizitza ematea da. Horrela esanda, gauza txikia dela dirudi, baina denok batera aldaketa izugarri bat eragin dezakegu.

Saldu behar ez duzun gauzaren bat. Guk behar duen norbait aurkituko dugu.

Zirkulartasunaren sinboloa plano berdearen aurrean. Atzean, Lurra eta eskuinaldean, mahai berde bat.

Zergatik diogu garrantzitsua dela Black Friday-an egitea?

Taburete baten gainean irekitako kaxa bat, bere barruan IKEA Family-ren agiriak dituena.

Irabazi bikoitza IKEA Family-ri esker

Black Friday-an dirua aurrezteko modu jasangarriago bat dagoela uste dugu. Beherapen eta eskaintzen ordez, zuri zerbait erosi nahi dizugu. Izan liteke etxean jadanik behar ez duzun BILLY liburutegi zahar bat edukitzea. Edo beharbada zure NORDVIKEN jangelako mahaia txikiegi geratu zaizue zuri eta etengabe hazten den familiari.

Zure IKEA-ko altzari zaharrak berrerosten dizkizugu, eta bermatzen dizugu behar dituen norbait aurkituko dugula.

Trukean, IKEAren kreditua jasoko duzu, eta behar duzun zerbaitetan gastatu ahal izango duzu. Gainera, IKEA Familyko kidea bazara, berrerosteko prezio arruntaren bikoitza ordainduko dizugu, gure webgunean tasazioa 2020ko azaroaren 23tik 29ra bitartean egiten baduzu.

Egungo egoera sanitarioak direla eta, zure altzariak IKEA dendara 2021eko urtarrilaren 31ra arte eraman ahal izango dituzu eta erosketa prezioaren ohiko bikoitza mantendu ahal izango duzu gure webgunean balorazioa egin baduzu azaroaren 23tik 29ra. Zure segurtasuna eta gure laguntzaileena da garrantzitsuena.

Oraindik ez zara IKEA Family-ko bazkide?

Nola funtzionatzen du Green Friday-k:

Green Friday-k gure berrerosketa zerbitzu berriarekin batera funtzionatzen du. Zerbitzu hau erabiltzea BILLY liburutegi bat muntatzea bezain erraza da: zuk erabilitako IKEA altzariak birsaltzen dizkiguzu, eta guk trukean IKEA txartel batean adostutako kantitatea sartzen dizugu. Gu arduratuko gara erabilitako altzari horiek gure BERE HORRETAN sailean saltzeaz.

1. urratsa: Bete inprimakia
Erabili lineako inprimaki labur hau zer birsaldu nahi duzun adierazteko. Inprimakia bete bezain laster, erabilitako IKEA altzarien truke emango dizuten gutxi gorabeherako diru-kantitatearen zenbatekoa zein izango den jakingo duzu. IKEA Family-ko bazkide bazara, diru-kantitate bikoitza jasoko duzu, baina soilik lehen aipatutako daten artean egiten baduzu.

2. urratsa: Ekarri dendara
Ekarri gutxi gorabeherako zenbatekoa zehazten duen agiria eta erabilitako altzaria gertuen duzun IKEA dendako Aldaketak eta itzulketak sailera. Bertan, langile batek altzaria egoera onean dagoela egiaztatuko du eta azken tasazioa eskainiko dizu. Ez duzu ekarri diguzun produktuaren erosketa-tiketa behar.

3. urratsa: Dirua jaso
Produktua aztertu ondoren, adostutako zenbatekoa IKEA txartel batean sartuko dizugu. Diru hori IKEA-n gastatu ahal izango duzu, jaso zenuen datatik hasi eta urtebeteko epean.

Zehaztapenak eta baldintzak aplikatzen dira. Kontuan izan produktu batzuk ez direla altzarien berrerosketa zerbitzuan sartzen. Lortu informazio gehiago hemen.

Bi pertsona sofa gorri bat kalean zehar eramaten. Atzean, autobus gorri bat eta hiria.

Lortu gure jasangarritasunarekin lotutako helburuei buruzko informazio gehiago